LILURAGARRIA

Liluragarria-CD-DVD
01-EGUN ON
EGUN ON” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIAK: Urko Oskoz eta Nerea Urbizu

EGUN ON, EGUN ON, TA ILARGIARI GABON

EGUN ON, EGUN ON, TAUPA-TAUPA GORPUTZA “ON”

EGUN ON, EGUN ON, TA ILARGIARI GABON

EGUN ON, EGUN ON, ALAITASUN ETA ZORION

 

HITZ, KEINU, BEGIRADA ATSEGIN BAT, USAIN GOXO BAT

EGUNA EZINHOBE HASTEKO MODU POLITA

BESARKADA GOXOA,

BOSTEKO POTOLOA,

ALGARA_ITSASKOR BAAAAAAAAAAT

 

EGUN ON, EGUN ON, TA ILARGIARI GABON

EGUN ON, EGUN ON, TAUPA-TAUPA GORPUTZA “ON”

EGUN ON, EGUN ON, TA ILARGIARI GABON

EGUN ON, EGUN ON, ALAITASUN ETA ZORION

 

HITZ, KEINU, BEGIRADA ATSEGIN BAT, USAIN GOXO BAT

EGUNA ZORAGARRI HASTEKO MODU BIKAINA

MUXU SOINULARIA,

JOLAS DIBERTIGARRIA,

ALGARA_ITSASKOR BAAAAAAT

 

EGUN ON SATOR

EGUN ON ASTO

EGUN ON NERE

BAITA ZUEI ERE

EGUN ON SATOR

EGUN ON ASTO

EGUN ON ENEKO

BAITA ZUEI ERE (BERRIZ)

 

INSTR.

 

EGUN ON, EGUN ON, TA ILARGIARI GABON

EGUN ON, EGUN ON, TAUPA-TAUPA GORPUTZA “ON”

EGUN ON, EGUN ON, TA ILARGIARI GABON

EGUN ON, EGUN ON, ALAITASUN ETA ZORION

ALAITASUN ETA ZORION

02 - ASTOTXIKI ETA SATORTXIKI
ASTOTXIKI ETA SATORTXIKI” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIAK: Urko Oskoz eta Nerea Urbizu

ASTOTXIKI-TXIKI

SATORTXIKI-TXIKI

LAGUNTXO MAITEKORRAK

ASTOTXIKI-TXIKI

SATORTXIKI-TXIKI

GURETZAT MAGIKOAK (berriz)

 

TXIKITATIK DIRA ELKARREN LAGUNAK, BEREIZEZINAK

JOLASTIAK ETA ADAR JOTZAILEAK, BENETAN ATSEGINAK

 

ASTOTXIKI-TXIKI

SATORTXIKI-TXIKI

LAGUNTXO MAITEKORRAK

ASTOTXIKI-TXIKI

SATORTXIKI-TXIKI

GURETZAT MAGIKOAK (berriz)

 

BATAK ILARGIA MAITE DU ETA BESTEAK LORRINAK

ZAINTZEN DITUZTE MUNDUTARRAK ETA ZERU URDINAK

 

ASTOTXIKI-TXIKI

SATORTXIKI-TXIKI

LAGUNTXO MAITEKORRAK

ASTOTXIKI-TXIKI

SATORTXIKI-TXIKI

GURETZAT MAGIKOAK (berriz)

 

GURETZAT MAGIKOAK

03 - EZ DUT NAHI
EZ DUT NAHI” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIAK: Kristina eta Xabi Solano

MARGOTU NAHI?  EZ

MARRAZTU NAHI?  EZ

JOLASTUKO AL GARA HONTAN?   EZ

IDATZI NAHI?  EZ

IRAKURRI NAHI?  EZ

INTERNETEKO BIDEO BAT BAI!  EZ, EZ, EZ DUT NAHI!

 

EZ DUT EZ DUT EZ DUT NAHI

EZ DUT EZ DUT NAHI.

EZ DUT EZ DUT EZ DUT NAHI

EZ DUT EZ DUT NAHI.

 

INOIZ EZIN ASMATU, ZER NAHI OTE DUT?

MARGOTU EDO MARRAZTU,

BIDEA GIDATZEA NAHI DUT!

 

BAZKALDU NAHI? EZ

AFALDU NAHI? EZ

BROKOLIA JANGO AL DUGU?  EZ

TA ASKALDU? EZ

EDOTA EZ JAN? EZ

TXOKOLATE ZATITXO BAT BAI! EZ, EZ, EZ DUT NAHI!

 

EZ DUT EZ DUT EZ DUT NAHI

EZ DUT EZ DUT NAHI

EZ DUT EZ DUT EZ DUT NAHI

EZ DUT EZ DUT NAHI

 

BETI EZIN ASMATU, ZER NAHI OTE DU?

MARGOTU EDO MARRAZTU?

HAZTEN LAGUNDU BEHARKO DUT

 

LO KULUXKARIK? EZ

SOFAN ESERI? EZ

PASEO BAT EGINGO DUGU! EZ

DANTZATU NAHI? EZ

ABESTU NAHI? EZ

LAGUNEKIN JOSTATZERA BAI! EZ, EZ, EZ DUT NAHI! …

BENO… BA, ORAIN BAI…

BA ORAIN EZIN DA!

 

INOIZ EZIN ASMATU, ZER NAHI OTE DUT?

MARGOTU EDO MARRAZTU,

BIDEA GIDATZEA NAHI DUT!

HAZTEN LAGUNDU BEHARKO DUT

04 - IZOTZETAKO ERREGINA
IZOTZETAKO ERREGINA” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Urko Oskoz
LETRA: Urko Oskoz eta Nerea Urbizu
ABESLARIA: Nerea Balda

IZOTZETAKO ERREGINA

ZURIA ETA BELTZA

HEGAN EGITEN EZ DUEN TXORITXO AUSARTA

IZOTZETAKO ERREGINA

ZURIA ETA BELTZA

ARRAIN AZKARRENEN PARE MURGILTZEN DA URETAN

 

PIN PON PINGUINOA

PON PIN ZURITXOA

PIN PON PINGUINOA

ITSAS TXORITXOA 

 

IZOTZETAKO ERREGINA

ZURIA ETA BELTZA

ZABOR ARTEAN ERE IGERIAN DABIL

IZOTZETAKO ERREGINA

ZURIA ETA BELTZA

PLASTIKO ZIKIN BATEKIN TRABATU DA URETAN

 

PIN PON PINGUINOA

PON PIN ZURITXOA

PIN PON PINGUINOA

ITSAS TXORITXOA (BERRIZ)

 

Ez plastikorik, ez hondakinik,

ez petroliorik, gure itsasoetan. [3 aldiz]

Gure itsasoetan.

05 - ASTELEHENA DA
ASTELEHENA DA” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Urko Oskoz
LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIA: Mikel Santos, Belatz

A-A  ASTELEHENA DA

DENOK IKASTETXERA

A-A ASTELEHENA DA

ESKOLAN JOLASTERA (berriz)

 

GELAKO LAGUN GUZTIAK

IKUSTEKO IRRIKAN

EMAN MUXU ETXEKOEI

PENTSATU GABE BITAN. (bi aldiz)

 

A-A  ASTELEHENA DA

DENOK IKASTETXERA

A-A ASTELEHENA DA

ESKOLAN JOLASTERA (berriz)

 

NOR OTE DA MAKINISTA

EGUN EDER HONETAN?

LAGUNTZAILE IZATEA

POLITA DA BENETAN! (bi aldiz)

 

ASTELEHENA JEI

ASTELEHENA JEI

ASTELEHENA JEI JEI JEI (4 ALDIZ)…

 

A-A  ASTELEHENA DA

DENOK IKASTETXERA

A-A  ASTELEHENA DA

ESKOLAN JOLASTERA (Berriz)

06 - GIZA APARATUAK
GIZA APARATUAK” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Irati Goikoetxea

GORPUTZA DA MAKINA BAT,

GORPUTZA DA BAKARRA!

APARATUAK MARTXAN JARRIZ

GORPUTZA JARTZEN DA LANEAN

 

1-Arnasa hartu eta bota, birikak lanean.

Energia eskuratzeko, digestio aparatua

 

GORPUTZA DA MAKINA BAT,

GORPUTZA DA BAKARRA!

APARATUAK MARTXAN JARRIZ

GORPUTZA JARTZEN DA LANEAN

 

2- gizakiak sortzeko ahalmena, ugalketari esker.

Nerbio sistema den-dena koordinatzeko.

Behar dugun guztia odolean zainetatik pasatzen da,

zirkulazio gorria, garraiatzaile bitxia.

 

GORPUTZA DA MAKINA BAT,

GORPUTZA DA BAKARRA!

APARATUAK MARTXAN JARRIZ

GORPUTZA JARTZEN DA LANEAN

 

3-jandako dena ez dugu behar, nondik joango ote da?

Hondakinak kanporatu, hau da iraitz aparatua.

Lokomozio aparatua, nolanahi mugitzeko:

korrika, saltoka, txingoka, edo eserita.

 

GORPUTZA DA MAKINA BAT,

GORPUTZA DA BAKARRA!

APARATUAK MARTXAN JARRIZ

GORPUTZA JARTZEN DA LANEAN (berriz)

07 - GORA GURE GAYARRE
GORA GURE GAYARRE” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIA: David eta Mikel Tenampas

HANDIA GURE GAYARRE

ABESLARI NAFARRA

TXIKITATIK ARTZAINA

PERTSONA MAITAGARRIA

ERRONKARIKO ALTXORRA

PIRINIOTAKO BIHOTZA

BERE_AHOTS INDARTSUAREKIN

ABESTU ZUEN MUNDU OSOAN

 

GORA GURE GAYARRE

ERRONKARIKO EZTARRI GOXOA

GORA GURE GAYARRE 

EUSKALDUN PETO-PETOA

 

HANDIA GURE GAYARRE

ABESLARI NAFARRA

GAZTETAN ERREMENTARI,

PERTSONA MAITAGARRIA

ERRONKARIKO ALTXORRA

PIRINIOTAKO BIHOTZA

BERE_AHOTS INDARTSUAREKIN

“ONKI XIN” ERRANEZ

MUNDUAN ZEHAR

 

GORA GURE GAYARRE

ERRONKARIKO EZTARRI GOXOA

GORA GURE GAYARRE 

EUSKALDUN PETO-PETOA

08 - MANOLITO HEZURTXOA
MANOLITO HEZURTXOA” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Urko Oskoz
LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIA: El Piñas (Marea)

Manolito Manolito gelako laguntxoa

Manolito Manolito gure_eskeletotxoa

(ale Manolito, Hezurtxo!)

Manolito Manolito gelako laguntxoa

Manolito Manolito gure_eskeletotxoa

(eman-eman, Manolito!)

liburutegian du bere etxetxoa

ipuinekin gozatzen bai bihurritxoa

206 hezur, beldurgarria dirudi

baina_irribarrez beti, zorion irudi.

 

Manolito Manolito gelako laguntxoa

Manolito Manolito gure_eskeletotxoa

Manolito Manolito gelako laguntxoa

Manolito Manolito gure_eskeletotxoa

(aupa hi!)

Hezurrez beteta zuri-zuria

estatuak bezala, geldi-geldia

hitzik egin gabe isil-isila

baina hala ere alai-alaia

 

Manolito Manolito gelako laguntxoa

Manolito Manolito gure_eskeletotxoa

Manolito Manolito gelako laguntxoa

Manolito Manolito gure_eskeletotxoa

Manolito Manolito gelako laguntxoa

Manolito Manolito gure_eskeletotxoa

(ale Manolito, Hezurtxo!)

09 - DRAVET
DRAVET” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Nerea Urbizu

Lagun bat badut Dravet, Dravet

gaitz berezi bat, Dravet, Dravet

begirada galdua, Dravet, Dravet, Dravet,

termometroa eskura Dravet, Dravet,

begirada galdua, Dravet, Dravet.

 

Lagun bat badut Dravet, Dravet

gaitz ezohiko bat, Dravet, Dravet

familia du oinarri, Dravet, Dravet, Dravet

bihotz bigunen beharrez Dravet, Dravet,

familia du oinarri, Dravet, Dravet.

 

Ez ahaztu_inoiz, muinoa altua_izan arren

bada beti bidezidor bat tontorrerantz,

Ez ahaztu_inoiz, muinoa altua_izan arren 

bada beti bidezidor bat tontorreraino. 

 

Lagun bat badut Dravet, Dravet

gaitz arraro bat, Dravet, Dravet

txikitatik Dravet, Dravet, Dravet, Dravet

bihotz bigunen beharrez Dravet, Dravet,

familia du oinarri, Dravet, Dravet.

 

Ez ahaztu_inoiz, muinoa altua_izan arren

bada beti bidezidor bat tontorrerantz,

Ez ahaztu_inoiz, muinoa altua_izan arren 

bada beti bidezidor bat tontorreraino. Tontorreraino, tontorreraino, tontorreraino…

10 - BUHAMIEK
BUHAMIEK” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: herrikoia
LETRAren moldaketa: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Jon Basaguren

1-BUHAMIEK BADAKITE TRIKU TRAKUN EGITEN

TRIKU TRAKUN EGIN ETA MASAI ERAN SALTATZEN.

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON.

 

2-BUHAMIEK BADAKITE TRIKU TRAKUN EGITEN

TRIKU TRAKUN EGIN ETA HAKA DANTZA EGITEN

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON.

 

3-BUHAMIEK BADAKITE TRIKU TRAKUN EGITEN

TRIKU TRAKUN EGIN ETA ARIN-ARIN DANTZATZEN

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON

 

4-BUHAMIEK BADAKITE, BADAKITE TRIKU TRAKUN EGITEN

TRIKU TRAKUN EGIN ETA KALEAN RAPEATZEN

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON

 

5-BUHAMIEK BADAKITE TRIKU TRAKUN EGITEN

TRIKU TRAKUN EGIN ETA ESTATUENA EGITEN

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON

 

6-BUHAMIEK BADAKITE TRIKU TRAKUN EGITEN

TRIKU TRAKUN EGIN ETA NAHI DUTENA EGITEN.

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON

LUPAIRETON, LUPAIRETON, LUPAI LUPAI LUPAIRETON.

11 - ZEINEN ALBOAN?
ZEINEN ALBOAN?” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Eymard Uberetagoena

Kattagorri, kattagorri

pozik dabil basoan

ta untxia, ta untxia

doa bere alboan.

 

Basurdetxo, basurdetxo,

pozik dabil basoan

ta orkatza, ta orkatza

doa bere alboan.

 

Azeritxo, azeritxo

pozik dabil basoan

ta erbia, ta erbia,

erbia? Erbia? EZ, EZ, EZ!!

ez doa bere alboan.

 

Barraskilo, barraskilo

pozik dabil basoan

ta erlea, ta erlea,

doa bere alboan.

 

Adarbakar, Adarbakar

pozik dabil basoan,

ta ortzadarra, ta ortzadarra

doa bere alboan.

 

Kirikiño, kirikiño,

pozik dabil basoan

ta igela, ta igela,

igela? Igela? EZ, EZ, EZ!

ez doa bere alboan.

12 - CHIPKO
CHIPKO” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Maider Ansa

1- BAZEN BEHIN INDIA IPARRALDEAN

BASO BERDE ETA EDER BAT

ZORAGARRI BEZAIN EMANKORRA

HERRITARRENTZAT NAHIZ KANPOKOENTZAT

 

2- HERRITARREI ARNASA ETA BIZIA

EMATEN ZIETEN BASOEK.

KANPOTARREI DIRUA_ETA_ERRETXINA

BERAZ ZUHAITZAK MOZTEN HASI ZIREN.

(KLOK, KLOK, KLOK…)

 

3-BERAZ EMAKUME TALDE BATEK

ZUHAITZAK BESARKATU ZITUEN

HONELA ELKARRI BABESA_EMANEZ,

HAU ESATEN ZUTEN BITARTEAN:

 

CHIPKO-CHIPKO-CHIPKO-CHIPKO

 

4-KANPOTARRAK HORI IKUSIRIK

BASO HARTATIK JOAN ZIREN.

HERRITARREK BASOA MANTENTZEA

BETIRAKO LORTU ZUTEN.

 

ALTXORRA GUREA, ALTXOR BERDEA

INDARRA, BIZIA EMATEN DIGUNA.

EZ AL LITZAKE EDERRA

NORBERAK BAT LANDATZEA?

NATURA ESKERTZEKO

MODU EMANKORRA,

MODU EMANKORRA. 

CHIPKO, CHIPKO, CHIPKO, CHIPKO...

Oharra: Chipko hitzak gogor heldu esan nahi du, estu eutsi.

13 - BIHOTZETIK GARUNERA-GARUNETIK BIHOTZERA
BIHOTZETIK GARUNERA-GARUNETIK BIHOTZERA” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIAK: Nacho Vidal eta Ruben Garcia

HEMENTXE DUGU BURUA,

BERE BARRUAN GARUNA

PENTSATZEKO, BARRE EGITEKO,

ERABAKITZEKO BALIO DUENA.

PENTSATZEAN, BARRE EGITEAN,

EDO IKASTEAN…

 

1-HEMENTXE DUGU BURUA,

BERE BARRUAN GARUNA

PENTSATZEKO, BARRE EGITEKO,

ERABAKITZEKO BALIO DUENA.

PENTSATZEAN, BARRE EGITEAN,

EDO IKASTEAAAAAAAN… LAGUNTZEN DUENA.

 

2-HEMEN DITUGU SAIHETSAK,

BERE BARRUAN BIHOTZA

PENTSATZEKO, BARRE EGITEKO,

IMAJINATZEKO BALIO DUENA.

PENTSATZEAN, BARRE EGITEAN,

EDO MAITATZEAAAAAN… LAGUNTZEN DUENA.

 

GARUNA ETA BIHOTZA,

ASPALDIKO LAGUNAK

ONGI ZAINDU, ETA ENTZUN, BESTELA… AI AI AI

ONGI ZAINDU, ETA ENTZUN, BESTELAAAAA….

 

3-HEMENTXE DUGU GARUNA,

HEMENTXE DUGU BIHOTZA,

ELKARREKIN LAN EGINEZ GERO

GARDEN AGERTUKO ZARA ISPILUAN,

ELKARREKIN LAN EGINEZ GERO

GARDEN AGERTUKOOOOO… ZARA ISPILUAN.

14 - IPURDI-IPURDI
IPURDI-IPURDI” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIAK: Telleria anaiak

IPURDI-IPURDI, ALUA, ZAKILA

PIXA, KAKA ETA PUZKERRA! (berriz)

 

SOBERA DUDANA ZULOTXOTIK BEHERA,

USAINEN SALTOKIAN EHUNDAKA AUKERA (berriz)

(SARKORRA, XUABEA, GUSTAGARRIA, EZINEZKOA, ITSASKORRA, JABEAREN GUSTUKOA… AAAAAJJJJ)

 

IPURDI-IPURDI, ALUA, ZAKILA

PIXA, KAKA ETA PUZKERRA! (berriz)

SOBERA DUDANA UZKITIK BEHERA,

KOLOREEN SALTOKIAN MILAKA AUKERA (berriz)

(MARROIA, TXOKOLATE KOLOREA, BERDEA, HORI-HORIA, OKRE, ILUNA… AJJJJ)

 

IPURDI-IPURDI, ALUA, ZAKILA

PIXA, KAKA ETA PUZKERRA! (berriz)

SOBERA DUDANA IPURTZULOTIK BEHERA

TESTUREN SALTOKIAN MILIOIKA AUKERA (berriz)

(GOGORRA, APURTUA, BIGUNA, BOLATXOAK, URTSUA, TXISTORRA… AJJJ)

 

HAU DA NIRE GORPUTZA, NIRE IPURDIA, SOILIK NIREA

PXX, PLOZT ETA PURRUT, BAI SOINU POLITAK, BARREGARRIAK!

ONGI, POZIK EGOTEKO LAGUNTZEN DIDATE,

BARREZ LEHERTU ARTE, IRRIZ URRATU ARTE.

BARREZ LEHERTU ARTE, IRRIZ URRATU ARTE.

 

IPURDI-IPURDI, ALUA, ZAKILA

PIXA, KAKA ETA PUZKERRA! (3 aldiz)

PIXA, KAKA ETA PUZKERRA!

15 - ESKERRIK ASKO!
ESKERRIK ASKO!” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Nerea Urbizu

GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK

BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.

IKASTETXEAK ITXITA

TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:

 

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,

OSASUN LANGILEAK, MUXU HEGALDUNAK!

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,

AMONAK TA AITONAK, MUXU HEGALDUNAK!

 

GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK

BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.

IKASTETXEAK ITXITA

TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:

 

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,

ETXEKO TXIKIENAK, MUXU HEGALDUNAK!

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,

GIDARI, BANATZAILE, MUXU HEGALDUNAK!

 

GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK

BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.

IKASTETXEAK ITXITA

TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:

 

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,

DENDARI, BASERRITAR, MUXU HEGALDUNAK!

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,

SUHILTZAILE, GARBITZAILE, MUXU HEGALDUNAK!

 

GARAI BEREZIAK, DESBERDINAK

BIZITZEN ARI GARA GURE ETXEETAN.

IKASTETXEAK ITXITA

TA BITARTEAN, ASKORI HAU ESAN BEHARRA:

 

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO

AMATXO TA AITATXO, MUXU HEGALDUNAK!

ESKERRIK ASKO, ESKERRIK ASKO,

GURE LAGUN GUZTIEI MUXU HEGALDUNAK!

 

(ETA TXAKURRAK ZER? TXAKURRAK ERE BAI

TXAKURRAK! SUHILTZAILEAK, AMATXO! AITATXO!

AMONA, AITONA, GARBITZAILEAK,

MEDIKUAK, DENDARIAK, BASERRITARRAK,

BANATZAILEAK, ERIZAINAK, GIDARIAK,

LAGUNAK, ESKERRIK ASKO!!)