SATORJATOR

DVD-CD-SATOJATOR
01-GORA EUSKARA
“GORA EUSKARA” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu eta Urko Oskoz
ABESLARIA: Gorka Leihotikan

ZEIN ZORAGARRIA DEN
ZU EUSKARAZ ENTZUTEA
EZ DAKIENARI MUNDU MAGIKO HAU HURBILDUKO DIOGU
TA ZEIN POLITAK DIREN
LENGOAIA GUZTIAK
FRANTSESA, GAZTELERA, DENAK BAINA
EUSKARA KUTTUNENA.

EZ GARA INOIZ ASPERTUKO
GORA, GORA, GORA EUSKARA
GORRENEK ERE ENTZUNGO DUTEN MODUAN
GORA EUSKARA! (BERRIZ)

ZEIN ZORAGARRIA DEN
ZU EUSKARAZ ENTZUTEA
EZ DAKIENARI MUNDU MAGIKO HAU HURBILDUKO DIOGU
TA ZEIN GAUZA EDERRA
EUSKARAZ JOLASTEA
PIRATEN ALTXORRIK PREZIATUENA,
DA GURE EUSKARA

EZ GARA INOIZ ASPERTUKO
GORA, GORA, GORA EUSKARA
GORRENEK ERE ENTZUNGO DUTEN MODUAN
GORA EUSKARA! (BERRIZ)

ASTONAUTAK UNE_ORO
LOKARTZEN DUEN IZARRA
MAINDIREZ ESTALTZEN DUENA
TXAPELDUNEN OIHUA,
HIZTUNAREN BIHOTZA,
GARAIPENAREN TANTOA EUSKARA!

EZ GARA INOIZ ASPERTUKO…

ZEIN ZORAGARRIA DEN
ZU EUSKARAZ ENTZUTEA
EZ DAKIENARI MUNDU MAGIKO HAU HURBILDUKO DIOGU
TA ZEIN POLITAK DIREN LENGOAIA GUZTIAK
FRANTSESA, GAZTELERA, DENAK BAINA EUSKARA KUTTUNENA…

02 - TXIMINOAREN IZOZKIA
“TXIMINOAREN IZOZKIA” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Urko Oskoz
LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIAK: Oinatz Bengoetxea eta Asier Garcia

TXIMINO BAT IZOZKIA JATEN
IZOZKIA HOTZA, HOTZIKARA
HOTZIKARA NIRE GORPUTZEAN
GORPUTZEAN INURRIAK DANTZAN
INURRIAK ETA KILIMAK
KILIMAK HASI ETA NI DANTZAN
DANTZAN ETA ESKUAK GORA
GORA TA IZOZKIA LURRERA.

ENE! ENE! ENE, ENE, IZOZKIA LURRERA,
ENE, ENE, IZOZKIRIK GABE (BERRIZ)

TXIMINOA IZOZKI GABE TRISTE
EZIN ALAITU PEREZEK ERE.
SAGUTXOAK IZOZKIRIK EZ
EZ DA GOIBEL JARTZEKO GARAIA.
KEXATZEAK EZ DU MEREZI
BURUA GORA! SENTITU ALAI!
ALAI-ALAI DANTZA ETA JAI,
ASTINDU GORPUTZA ETA JARRAI.

ENE! ENE! ENE, ENE, IZOZKIA LURRERA,
ENE, ENE, IZOZKIRIK GABE (BERRIZ)

03 - SATORJEITOR
“SATORJEITOR” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIAK: Nerea Urbizu eta 3TXULO

BEGIAK BETI ITXITA MUTUR GAINEAN
ZERTARAKO IREKI LUR AZPIAN?
BELARRIRIK EZ BAINA ENTZUN EGITEN DUT,
GAINEAN ZAUDELA SUMATZEN DUT.

LUR AZPIA DA NIRE MUNDUA, NIRE BABESA.
SATORJEITOR DA NIRE IZENA.
ZER USTE DUZU, NI ZER NAIZELA, KALTEGARRIA?
BA BAI JOSTAGARRIAK NIRE LORRINAK!

LUR AZPIAN BIZI NAIZ GAUEZ NAHIZ EGUNEZ,
ZIZAREAK DITUT GOGOKOEN.
GALERIETAN BARNA NABIL IBILIAN,
EZ DAKIZULA NORAINO NOAN?

LUR AZPIA DA NIRE MUNDUA, NIRE BABESA.
SATORJEITOR DA NIRE IZENA.
ZER USTE DUZU, NI ZER NAIZELA, KALTEGARRIA?
BA BAI JOSTAGARRIAK NIRE LORRINAK!

LUR AZPIA DA NIRE MUNDUA, NIRE BABESA.
SATORJEITOR DA NIRE IZENA.
ZER USTE DUZU, NI ZER NAIZELA,
KALTEGARRIA?
BA BAI JOSTAGARRIAK
NIRE LORRINAK!

04 - LUR AZPIAN BIZI NAIZ
“LUR AZPIAN BIZI NAIZ” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Imanol Agirretxe

SATORRA NAIZ, LUR AZPIAN BIZI NAIZ

EZ NAIZ XAGUA, KATUA, KUKUA
EZTA ARDIA, ERBIA, ZALDIA ERE
EZ NAIZ SASOIAN DAGOEN LEHOIA,
TRAJE ASKO DUEN KAMELEOIA
AUSARDIAZ JOKATZEN DUEN PEOIA

SATORRA NAIZ, LUR AZPIAN BIZI NAIZ

EZ NAIZ MAMUA, ZAKUA, TRAPUA
EZTA LAMIA, KABIA, MAMIA ERE
EZ NAIZ SASOIAN DAGOEN LEHOIA,
TRAJE ASKO DUEN KAMELEOIA
AUSARDIAZ JOKATZEN DUEN PEOIA.

SATORRA NAIZ, LUR AZPIAN BIZI NAIZ

EZ NAIZ KANTUAN DABILEN KAKATUA
EZTA ZINTZILIK DAGOEN GEREZIA ERE
EZ NAIZ SASOIAN DAGOEN LEHOIA,
TRAJE ASKO DUEN KAMELEOIA,
AUSARDIAZ JOKATZEN DUEN PEOIA.

SATORRA NAIZ, LUR AZPIAN BIZI NAIZ

EZ NAIZ XAGUA, KATUA, KUKUA
EZ NAIZ MAMUA, ZAKUA, TRAPUA
EZ NAIZ KANTUAN DABILEN KAKATUA
EZ NAIZ XAGUA, KATUA, KUKUA
EZ NAIZ MAMUA, ZAKUA, TRAPUA
EZ NAIZ KANTUAN DABILEN KAKATUA

05 - ZAINDU ITZAZU LAGUNAK
“ZAINDU ITZAZU LAGUNAK” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Urko Oskoz
LETRA: Julio Soto
ABESLARIA: Xabier Madariaga

ZAINDU ITZAZU LAGUNAK
ZAINDU ZURE KUTTUNAK
MAITASUNA ESKAINTZEN
BAT ARI DA BAT ZAINTZEN
(BERRIZ)

BATZUETAN ISPILU
EZ OTE DA LAGUNA?
IKUSI NAHI EZ DENA
ERAKUSTEN DIZUNA!

BESTEETAN BI BEGI
EZ OTE DA LAGUNA?
ISPILU IZATEKO
ZURI ESKATZEN DIZUNA!!

ZAINDU ITZAZU LAGUNAK…

BATZUETAN BI BESO
EZ OTE DA LAGUNA?
EKAITZA ETORTZEAN
BABES EMATEN DIZUNA!

BESTEETAN BI ESKU
EZ OTE DA LAGUNA?
BIDEAN ERORTZEAN
ZUREAK BEHAR DITUNA!

ZAINDU ITZAZU LAGUNAK…

IREKI BIHOTZAK…
JOLASTU NAHI AL DUZU NIREKIN?
JOLASTU AL NAITEKE ZUREKIN?
OSOAGOAK TA EDERRAGOAK
EZ AL GARA BIOK ELKARREKIN?
(BERRIZ)

ZAINDU ITZAZU LAGUNAK…

06 - ILETIK ILERA
“ILETIK ILERA” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIAK: Sara Cozar eta Aitziber Garmendia

SALTOKA ILETIK ILERA,
SALTOKA TARZANEN ANTZERA.
JAUZIKA BURUTIK BURURA,
JAUZIKA IGELEN MODURA.

TXIKI-TXIKIA OHI DA ZORRIA,
BURUAN GERATZEKO ETORRIA.
LAGUN PILA BATEKIN OSATZEN DU
GEHIENETAN FAMILIA.

SALTOKA ILETIK ILERA,
SALTOKA TARZANEN ANTZERA.
JAUZIKA BURUTIK BURURA,
JAUZIKA IGELEN MODURA.

ESKUEKIN HAZKA ETA HAZKA,
KOKOTERAINO GAUDE, HAU NAZKA!
HAMAIKA ERREMEDIO BAINA,
GURE BURUAN DUTE BAZKA.

SALTOKA ILETIK ILERA,
SALTOKA TARZANEN ANTZERA.
JAUZIKA BURUTIK BURURA,
JAUZIKA IGELEN MODURA.

PARTZEK AMARI PERTZEKO MINA,
NIRI BERRIZ SEKULAKO GRINA.
ARAKA DEZAGUN BA GAUERO,
TA_ITZULIKO DA ATSEGINA.

SALTOKA ILETIK ILERA,
SALTOKA TARZANEN ANTZERA.
JAUZIKA BURUTIK BURURA,
JAUZIKA IGELEN MODURA…

07 - KONTUZ MUGIKORREKIN
“KONTUZ MUGIKORREKIN” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Urko Oskoz
LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIA: Joana Ziganda

POLITAK DIRA
GURE MAKINITAK
BAI ERABILGARRIAK
BAINA NIK NAHIAGO
KALEAN JOLASTU
FRONTOIAN EDOTA PARKEAN

ETXEAN BADUGU
GUK ARAUTXO BAT
HAUTSI EZIN DUGUNA:
JOLASTEN EDO BAZKALTZEKO ORDUAN
EZIN DA_ERABILI MUGIKORRIK.

BERAZ, UTZI, UTZI MUGIKORRA:
JOLASTU NIREKIN
BERAZ, UTZI, UTZI MUGIKORRA:
DANTZATU NIREKIN (BIS)

TXATXA WHATXAPA
TXATXA ZE TXAPA
JOLASTEN ARI NAIZELA.
KENDU SOINUA,
ITZALI BESTELA,
DRAGOIEKIN BORROKAN ARI NAIZ-ETA.

NIRE PANPINAK
DANBA DU IZENA
ETA LOAK HARTU DU.
BAINA AMATXO (EDO AITATXO!!),
EZ ZARA OHARTU,
MUGIKORRAREKIN ZABILTZALAKO.

BERAZ, UTZI, UTZI MUGIKORRA:
JOLASTU NIREKIN
BERAZ, UTZI, UTZI MUGIKORRA:
DANTZATU NIREKIN (BIS)

TXA TXA WHATSAPPA,
TXA TXA ZE TXAPA,
TXA TXA WHATSAPPA,
TXA TXA ZE KAKA…

08 - TXANOGORRITXO
“TXANOGORRITXO” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Urko Oskoz
LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIA: Zuriñe Hidalgo

BEHIN HERRI TXIKI BATEAN
NESKA ALAI BAT BIZI ZAN
TXANO GORRITXO BAT ZEUKAN
BERE BURUTXO GAINEAN
BI AMATXO ZITUEN
ABENTURAZALEA ZEN,
BIHURRITXOA ERE,
ETA ETXEAN LAGUNTZEN ZUEN.

TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA NOA
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA

BEHIN AMATXI GAIXORIK
EZIN LORTU JATEKORIK
BILOBAK BADU BISITATZERIK
SENDATZEKO EZ DA HOBERIK.
SASKI HAU AMONATXO
OSASUNTSU EGOTEKO,
GLUTEN GABEKO BIZKOTXO
JANGO DUZU GOXO-GOXO.

TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA NOA
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA

BASOAREN BESTE ALDEAN
HAN ZEN AMONAREN ETXEA
ABESTEN TA BAT-BATEAN
OTSOA AGERTU ZEN SOLASEAN.
LOREAK ERAMATEKO,
AMATXI POZIK JARTZEKO,
OTSOAK DENBORA IRABAZTEKO,
HORRELA BIZKOTXOA LAPURTZEKO!

TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA NOA
TXANOGORRITXO DUT IZENA
AMONAREN ETXERA NOA NOA

NESKA BAINO ARINAGO
OTSOA HELDU ZEN LEHENAGO
AMONA PASEATZEN DAGO:
PLANA ATERATZEKO ERRAZAGO.

AMONAREN PIJAMA HORI
EZ OTE DA HANDIEGI?
BAINA SABELA KANTARI…
LOTSATZEKO EZ DA ASTIRIK!

TXANOGORRITXO ENTZUTEAN…
OTSOA PIJAMAKIN ZEN OHEAN,
NESKATXAK PIURA IKUSTEAN
BARREZKA ZEN SEGITUAN.

HORTXE SARTU ZEN AIZKOLARI
EGURRA ERAMATEKO AMONARI.
DENAK BEGIRA OTSOARI…
EZIN EUTSI BERE LOTSARI!

AMAIERAN
MAHAI INGURUAN
LAUREK ZUTEN BIZKOTXOA AHOAN
DENAK LAGUNAK
DENAK BARREZKA
OSPATZEKO ZIREN MUSEAN.

HALA BADA EDO EZ BADA
SAR DADILA KALABAZAN
ETA ATERA DADILA
TXANTREAKO PLAZAN

09 - AZOKARA
“AZOKARA” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Herrikoia
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIAK: Asier Riesgo, Anaitz Arbilla eta Mikel San Jose

BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA
EROSI NUEN TXAKUR TXIKI BAT
TXAKUR TXIKIAREN TXAU-TXAU-TXAU
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK

BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA
EROSI NUEN KATU TXIKI BAT
KATU TXIKIAREN MIAU-MIAU-MIAU
TXAKUR TXIKIAREN TXAU-TXAU-TXAU
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK

BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA
EROSI NUEN TXORI TXIKI BAT
TXORI TXIKIAREN TXIO-TXIO-TXIO
KATU TXIKIAREN MIAU-MIAU-MIAU
TXAKUR TXIKIAREN TXAU-TXAU-TXAU
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK

BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA
EROSI NUEN AHATE TXIKI BAT
AHATE TXIKIAREN KUA-KUA-KUA
TXORI TXIKIAREN TXIO-TXIO-TXIO
KATU TXIKIAREN MIAU-MIAU-MIAU
TXAKUR TXIKIAREN TXAU-TXAU-TXAU
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK

BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA
EROSI NUEN ARDI TXIKI BAT
ARDI TXIKIAREN BE-BE-BE
AHATE TXIKIAREN KUA-KUA-KUA
TXORI TXIKIAREN TXIO-TXIO-TXIO
KATU TXIKIAREN MIAU-MIAU-MIAU
TXAKUR TXIKIAREN TXAU-TXAU-TXAU
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK

BEHIN JOAN NINTZEN AZOKARA
ZAPALDU NUEN SATOR TXIKI BAT
SATOR TXIKIAREN AI-AI-AI
ARDI TXIKIAREN BE-BE-BE
AHATE TXIKIAREN KUA-KUA-KUA
TXORI TXIKIAREN TXIO-TXIO-TXIO
KATU TXIKIAREN MIAU-MIAU-MIAU
TXAKUR TXIKIAREN TXAU-TXAU-TXAU
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK
HARA ZE GAUA PASA NUEN NIK.

10 - HANDIENEN PARE
“HANDIENEN PARE” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Aiora Zea Mays

GOIZEAN JAIKI, PRESTATU HANDIENEN PARE
PIXA EGIN ONDOREN DEN-DENA GOSALTZERA.
GOIZEAN JAIKI, PRESTATU HANDIENEN PARE
GOSALDU ETA GERO ONTZIAK HARRASKARA.

EGUN HANDIA IZANGO DA GAURKOA ERE,
UMORE ONA SOINEAN EZ AHAZTU ETXEAN!

GOIZEAN JAIKI, PRESTATU HANDIENEN PARE
BEGITAKO MAKARRAK URAREKIN KENTZERA.
GOIZEAN JAIKI, PRESTATU, HANDIENEN PARE
AHOA IREKI ETA HORTZAK ZIRIKATZERA.

EGUN HANDIA IZANGO DA GAURKOA ERE,
UMORE ONA SOINEAN EZ AHAZTU KALEAN!

GOIZEAN JAIKI, PRESTATU HANDIENEN PARE
LEIHOTIK ZERUA BEGIRATUTA JANZTERA
GOIZEAN JAIKI, PRESTATU HANDIENEN PARE
ARROPA SOINEAN, OINETAKOAK HANKETAN.

EGUN HANDIA IZANGO DA GAURKOA ERE,
UMORE ONA SOINEAN EZ AHAZTU ETXEAN!
EGUN HANDIA IZANGO DA GAURKOA ERE,
UMORE ONA SOINEAN EZ AHAZTU KALEAN!

TA ARRATSALDEAN ERE HANDIENEN PARE
GOGOZ MERIENDATUTA GOAZEN JOSTATZERA.
TA ARRATSALDEAN ERE HANDIENEN PARE
SORMENA ASKATZEKO GOAZEN IRAKURTZERA

EGUN HANDIA IZANGO DA GAURKOA ERE,
UMORE ONA SOINEAN EZ AHAZTU ETXEAN!
EGUN HANDIA IZANGO DA GAURKOA ERE,
UMORE ONA SOINEAN EZ AHAZTU KALEAN!

AFALDU BEHARKO DUGU HANDIENEN PARE
ONTZIAK HARRASKAN TA HORTZAK ZIRIKATZERA
LOTARA JOANGO GARA TXIKIENEN PARE
IPUINA ENTZUN ETAAAA… GOXO-GOXO LOTARA.

11 - AMESGAIZTOAK
“AMESGAIZTOAK” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Maite Mursego

GAUR ENEKO ETORRI DA IZU BETEAN,
ASTERO ERORTZEN DA AMETSETAN,
BALKOIETIK BEHERA ZIZTU BIZIAN
IZERDITAN, LARRITUTA, BELDURTUTA.

AURRE EGIN DIEZAIEGUN AMESGAIZTO GUZTIEI
HONA HEMEN BIDE BATZUK, TA GOAZEN PROBATZERA:
EGUNEKO ARAZOAK KONTATU,
KEZKAK ERE PLAZARATU DITZAGUN.
ARGI TXIKI BAT PIZTUTA UTZI,
ETA EZ EZAZU SEKULA AHAZTU
HOR DAGOELA BETI ILARGIA.

NERE GAUR ETORRI DA IZU BETEAN,
ZULO HANDI BATETIK EZIN ATERAZ,
SOKARIK EZ BEHETIK GORA IGOTZEKO,
IZERDITAN, LARRITUTA, BELDURTUTA.

GAUR KILIKON ETORRI DA IZU BETEAN
MUNSTRO ANKER BATEK JARRAITZEN ZUELA,
EZIN BERE ATZAPARRETATIK ALDENDU
IZERDITAN, LARRITUTA, BELDURTUTA.

AURRE EGIN DIEZAIEGUN AMESGAIZTO GUZTIEI
HONA HEMEN BIDE BATZUK, TA GOAZEN PROBATZERA:
MAITE DUZUN PELUTXEA ONDOAN,
GUSTUKO DUZUN USAIN GOXOREN BAT
AMESGAIZTOKOA MARRAZTU TA HAUTSI,
NAHI DUZUN BUKAERA ASMATUZ.
ETXEKOAK HOR DAUDE BETI,
ESKATU HAIEI BESARKADAK.

12 - DINOSAUROA BANINTZ
“DINOSAUROA BANINTZ” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Urko Oskoz

DINOSAUROA BANINTZ, NI ZEIN OTE?
BELARJALE, HARAGIJALE, OROJALE?

IKARAGARRI LUZEA, LAU HANKATAN IBILTZEN DENA,
LEPOLUZE, HOSTOJALE,
EDONORENTZAT BELDURAGARRIA!! (DIPLODOCUS!!)

DINOSAUROA BANINTZ, NI ZEIN OTE?
BELARJALE, HARAGIJALE, OROJALE?

HANKAMOTZA, KONKORDUNA, HIRU ADAR DOTOREREKIN,
ERRINOZEROAREN ANTZA,
EDONORENTZAT BELDURGARRIA. (TRICERATOPS!!)

DINOSAUROA BANINTZ, NI ZEIN OTE?
BELARJALE, HARAGIJALE, OROJALE?

HEGALAK BI ALBOETAN, IBILTZEKO ZERU GOIETAN,
PELIKANO DEITZEN ZIDATEN,
EDONORENTZAT BELDURGARRIA (VELOCIRAPTOR!!)

DINOSAUROA BANINTZ, NI ZEIN OTE?
BELARJALE, HARAGIJALE, OROJALE?

ZAZPI METROKO ISATSA, ZUTIK MANTENTZEKO EGOKIA,
BESOAK MOTZ XAMARRAK BAINA…
EDONORENTZAT, BELDURGARRIA… (TIRANOSAURUS REX)

DINOSAUROA BANINTZ, NI ZEIN OTE?
BELARJALE, HARAGIJALE, OROJALE?

13 - AUSARTAK
“AUSARTAK” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Maite Mursego

AUSARTAK, AUSARTAK
BETI AURRERA GOAZ
AUSARTAK, AUSARTAK
ARNASESTUKA BADA ERE.

AUSARTA NAIZ,
NEGAR EGITEN DUT.
TRISTE EGOTEAK ASKO LAGUNTZEN DIT GERO,
MOMENTU ONAK INDARTSUAGOAK,
TA BELDURRA BANDERA_AZPIAN GORDE DUUUUT.

AUSARTAK, AUSARTAK
BETI AURRERA GOAZ
AUSARTAK, AUSARTAK
ARNASESTUKA BADA ERE. (BERRIZ)

EGUNERO EGINGO DUGU IRRI
AMESTUKO DUGU
AMETS EGITEAREKIN
BORROKA HAU IRABAZIKO DUGU
ETA DENA BERRIZ ONGI EGONGO DAAAAA.

AUSARTAK, AUSARTAK
BETI AURRERA GOAZ
AUSARTAK, AUSARTAK
ARNASESTUKA BADA ERE. (BERRIZ)

ARGI IZAN DENEK, ERRAZA EZ DELA
PAUSO BAKOITZEAN, HORTZAK ERAKUTSI.
ARGI IZAN DENEK ERRAZA EZ DELA
PAUSO BAKOITZA DA GARAIPEN EDERRA.

AUSARTAK, AUSARTAK
BETI AURRERA GOAZ
AUSARTAK, AUSARTAK
ARNASESTUKA BADA ERE. (BERRIZ)

14 - BEHAR ZAITUT
“BEHAR ZAITUT” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Oiane Yarza
LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIAK: Maddalen Arzallus eta Jon Barberena

BEHAR ZAITUT NIRE ALBOAN
GAU HOTZ ETA ILUNEAN
NERE ILARGIA ETA IZPIA ZARA
BEHAR ZAITUT NIRE ALBOAN BETIKO
NIRE BIHOTZEKO KUTTUNA ZARA.

GOIZERO MUXU EDER HORI BEHAR DUT
GAUERO BESARKADA HURA NAHI DUT.

BEHAR ZAITUT NIRE ALBOAN
GAU HOTZ ETA ILUNEAN
NERE ILARGIA ETA IZPIA ZARA
BEHAR ZAITUT NIRE ALBOAN BETIKO
NIRE BIHOTZEKO KUTTUNA ZARA.

GOIZERO MUXU EDER HORI BEHAR DUT
GAUERO BESARKADA HURA NAHI DUT.

BEHAR ZAITUT NIRE ALBOAN
GAU HOTZ ETA ILUNEAN
NERE ILARGIA ETA IZPIA ZARA
BEHAR ZAITUT NIRE ALBOAN BETIKO
NIRE BIHOTZEKO KUTTUNA ZARA.

BEHAR ZAITUT…

15 - ALZHEIMER
“ALZHEIMER” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Urko Oskoz
LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIA: Kutxi Romero

A ZE A ZE A ZE ALZHEIMER, A ZE A ZE A ZE ALZHEIMER (BERRIZ)

ESKUA EMAIDAZU, ERAMANGO ZAITUT,
MUNDUA EZAGUTZERA HURBILDUKO ZAITUT.
ESKUA EMAIDAZU, HEGAN EGITERA,
ZURETZAT BERRIA DENA FRESKATZERA GOAZ,
FRESKATZERA GOAZ, FRESKATZERA GOAZ,
ZURETZAT BERRIA DENA FRESKATZERA GOAZ.
FRESKATZERA GOAZ, FRESKATZERA GOAZ,
ZURETZAT BERRIA DENA FRESKATZERA GOAZ.

A ZE A ZE A ZE ALZHEIMER, A ZE A ZE A ZE ALZHEIMER (BERRIZ)

AMATXIK AHAZTUTA DU BERE INGURUA,
NIRE_IZENA ERE HALA ZAIO, BENETAN ARROTZA
AITATXI GAIXOAK SUKALDE ZAHARREAN,
LAPIKOAK ERRETZEN UZTEN DITU AHAZTUTA
UZTEN DITU AHAZTUTA, UZTEN DITU AHAZTUTA
LAPIKOAK ERRETZEN UZTEN DITU AHAZTUTA
UZTEN DITU AHAZTUTA, UZTEN DITU AHAZTUTA
LAPIKOAK ERRETZEN UZTEN DITU AHAZTUTA

A ZE A ZE A ZE ALZHEIMER, A ZE A ZE A ZE ALZHEIMER (BERRIZ)

LORE EDERRA ARI ZAIGU USTELTZEN ETXEAN,
GRIS KOLOREA NAGUSITZEN DA BEGIETAN,
BAINA HEMEN EGONGO NAIZ, ZURE ONDOAN EGONGO NAIZ
BAINA HEMEN EGONGO NAIZ, ZURE ONDOAN EGONGO NAIZ (BIS)

A ZE A ZE A ZE ALZHEIMER, A ZE A ZE A ZE ALZHEIMER (BERRIZ)

ESKUA EMAIDAZU, ERAMANGO ZAITUT,
MUNDUA EZAGUTZERA HURBILDUKO ZAITUT.
ESKUA EMAIDAZU, HEGAN EGITERA,
ZURETZAT BERRIA DENA FRESKATZERA GOAZ,
FRESKATZERA GOAZ, FRESKATZERA GOAZ,
ZURETZAT BERRIA DENA FRESKATZERA GOAZ.
FRESKATZERA GOAZ, FRESKATZERA GOAZ,
ZURETZAT BERRIA DENA FRESKATZERA GOAZ.

A ZE A ZE A ZE ALZHEIMER, A ZE A ZE A ZE ALZHEIMER (BERRIZ)

16 - PAKO-PAKI
“PAKO-PAKI” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Urko Oskoz
LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIAK: Txibi Uterga eta Iñaki Iza

PAKO PAKO PAKO PAKO
GURE PAKO PAKO PAKO
PAKO PAKO PAKO PAKO
GURE PAKO PAKO.
PAKI PAKI PAKI PAKI
GURE PAKI PAKI PAKI
PAKI PAKI PAKI PAKI
GURE PAKI PAKI.

SUPER, SUPER AMATXI SUPER AITATXI
BETI POZIK ZAUDETE
SUPER SUPER AITATXI, SUPER AMATXI
IPUINETAKO ALTXOR HANDIAK.
ZENBAT ISTORIO ZUEKIN,
OSO GOXOAK ZARETE,
ONGI ZAINTZEN NAUZUEEEEEEEEE
AUPA AITATXI, AUPA AMATXI!

PAKO PAKO PAKO PAKO
GURE PAKO PAKO PAKO
PAKO PAKO PAKO PAKO
GURE PAKO PAKO.
PAKI PAKI PAKI PAKI
GURE PAKI PAKI PAKI
PAKI PAKI PAKI PAKI
GURE PAKI PAKI.

URREZKO BIHOTZA DUTE,
ISTORIO PILOA KONTATZEN DIZKIGUTE
AMAÑI EDO AMAMA ETA BESTETAN
AITITE DUTE IZENA.
ZENBAT MAITASUN ZUEKIN,
OSO GOXOAK ZARETE,
ONGI ZAINTZEN NAUZUEEEEEEEEE
AUPA AITATXI, AUPA AMATXI!

PAKO PAKO PAKO PAKO
GURE PAKO PAKO PAKO
PAKO PAKO PAKO PAKO
GURE PAKO PAKO.
PAKI PAKI PAKI PAKI
GURE PAKI PAKI PAKI
PAKI PAKI PAKI PAKI
GURE PAKI PAKI.

17 - TXINGURRIAK
“TXINGURRIAK” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Nerea Urbizu

TXINGURRIAK GORA ETA BEHERA
TXINGURRIAK LANEAN.
TXINGU-TXINGURRIAK BATERA ETA BESTERA
TXINGU-TXINGURRIAK TALDEAN.

TXINGURRIAK GORA ETA BEHERA
TXINGURRIAK LANEAN.
TXINGU-TXINGURRIAK BATERA ETA BESTERA
TXINGU-TXINGURRIAK TALDEAN.

18 - ALEMANA
“ALEMANA” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Herrikoia
LETRA: Urko Oskoz
ABESLARIAK: Oier Sanjurjo eta Roberto Torres

E, E, ERRALDOI!
E, E, ERRALDOI!

ERRALDOIA DANTZAN HASI DA
HANDI-HANDIA, HANDI-HANDIA.
ERRALDOIA DANTZAN ARI DA
LUZE-LUZEA, LUZE-LUZEA.

JIRA ETA BIRA ETA JIRA BUELTAKA
JIRA ETA BIRA ETA JIRA BUELTAKA

E, E, ERRALDOI!
E, E, ERRALDOI!
E, E, ERRALDOI!

JIRA, BIRA, JIRA, BIRA, JIRA, BIRA BUELTA-BUELTAKA!

JIRA BIRA BUELTAKA, JIRA BIRA BUELTAKA
ETA DENOK TXALOKA ERRALDOIAK.
JIRA BIRA BUELTAKA, JIRA BIRA BUELTAKA
ETA DENOK TXALOKA

ERRALDOIA DANTZAN HASI DA
HANDI-HANDIA, HANDI-HANDIA.
ERRALDOIA DANTZAN ARI DA
LUZE-LUZEA, LUZE-LUZEA.

JIRA ETA BIRA ETA JIRA BUELTAKA
JIRA ETA BIRA ETA JIRA BUELTAKA

E, E, ERRALDOI!
E, E, ERRALDOI!
E, E, ERRALDOI!

JIRA BIRA BUELTAKA, JIRA BIRA BUELTAKA
ETA DENOK TXALOKA ERRALDOIAK.
JIRA BIRA BUELTAKA, JIRA BIRA BUELTAKA
ETA DENOK TXALOKA

19 - URTARO ZURIKO EMAKUMEA
“URTARO ZURIKO EMAKUMEA” abestiaren letra PDFn

MUSIKA: Nerea Urbizu
LETRA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Gorka (Leihotikan)

URTARO ZURIKO EMAKUMEA
ESKARMENTUKO ARTZAIN ANDREA
EUSKALDUN GUZTIOK DUGU BEGIKO
MAITEKO DUGU BETI-BETIKO!
MAITEKO DUGU BETI-BETIKO!

MARI MARI DOMINGI GOXOENA
MARI MARI DOMINGI AUSARTENA
MARI MARI DOMINGI EZTIENA
MARI MARI DOMINGI AZKARRENA.

BELDUR UXALARI GAU ILUNETAN
ONDOAN DELA DIRUDI BENETAN.
URTARO BERDE, URDIN TA MARROIAN
MARI DOMINGI NAHI DUT ONDOAN!
MARI DOMINGI BADUT ONDOAN!

MARI MARI DOMINGI GOXOENA
MARI MARI DOMINGI AUSARTENA
MARI MARI DOMINGI EZTIENA
MARI MARI DOMINGI AZKARRENA.

URTARO ZURIKO EMAKUMEA
ESKARMENTUKO ARTZAIN ANDREA
EUSKALDUN GUZTIOK DUGU BEGIKO
MAITEKO DUGU BETI-BETIKO!
MAITEKO DUGU BETI-BETIKO!