Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

METAVERSOa helburu!

METAVERSOa helburu!

Ene Kantak eragin formato guztietan

METAVERSOa helburu!

“Eragin Eragin!” Ene Kantakeko diska berriaren abestiak entzun ez badituzu, nahi izan ez duzulako da. Akaso Cantajuegos gustokoago dituzulako…

Entzun nahiko bazenu, ordaintzen edo doan, eta audio eta bideo posible diren formato guztietan nola egin azalduko dizugu oraintxe. Bakarrik METAVERSOa falta zaigu. Eta lasai egon zaitezkete, hori ere iritsiko da, ezta? Regetoia ere txoznetara iritsi da eta are sinesgaitzagoa ematen zuen.

 

DVD + CD
Betiko DVD+CD formatoa. Bideoak ikus ditzazun etxean DVD irakurgailu bat izan behar duzu oraindik ere. Eta kotxean CDa entzun nahiko bazenu hobe kotxe berririk ez izatea. Azkeneko hauek ez dira CD erreproduzitzailearekin hornituak etortzen. Aspaldi formatoa hilzorian dago baina gaur egun ez dago erabat desagertua. Biniloekin bezala bildumazaleentzako ere gelditu daitezke.

Erosi nahiko bazenute, gure webgunean, DVD+CD+20 orrialdeko liburuxka 15 euroengatik. Doan entzutea baina garestiagoa baina merkea izaten jarraitzen du.

USB
USB, pendrive, pintxoa… Formato berria izanik desagertzear dagoen formatoa dela ematen du ere. Bideoak ikus daitezen USB ataka duen ordenagailu edo Smart TV bat beharko duzue. Gauza bera abestiak entzuteko. Kotxean oso argi ez dago. Erabiltzen dudan kotxea ez nuke berria dela esango baina zaharra ezta ere. Eta gasolinak gora egiten jarraitzen badu ausartak izango ginateke Euskaraz eginiko musika kotxean entzungo bagenu.

Erosi nahiko bazenute, gure webgunean, USB+20 orrialdeko liburuxka 20 euroengatik. Zure seme-alabek entzuteari uzten diotenean Ene Kantakeko materiala formateatu eta oporretako argazkiez bete dezakezue.

AUDIO PLATAFORMA DIGITALAK
Spotify, Apple Music, Amazon Music, Music eta abar. Diotenez musika doan entzun daitekeen  200 plataforma digital inguru daude. Uneoro ordaintzea gomendatzen dizuten iragarkiak entzun nahiko ez bazenitu, ordaindu beharko zenuke musika oztoporik gabe entzun ahal izateko.

Abestiak entzun ahalko dituzu ordenagailu, tablet, PlayStation, Smart TV, ama eta aitaren mugikorra, eta kotxe berri batean. Ia berria den kotxe bat duen nere lagun batek bere mugikorra minijack kable baten bidez radiokasetera konektatzea lortzen du (azkeneko hau edo kotxea martxan jarri baino lehen musikari ematen diozu edo segur aski legez kanpokoa izango da)

Plataforma hauekin konektatzeko Interneterako konexioa nahitaezkoa da, gutxieneko 4G koberturarekin, eta ezin zara igogailuan edo túnel baten barruan egon. Irrati bidez interneta iristen zaion herri txiki batetan bizi bazara hobe duzu aurreko bi moduetan pentsatzen egotea.

YOUTUBE
Berriena izanagatik denek ezagutzen dugun webgunea.  10 hilabeteko umeak, aitatxi eta amatxiak erabiltzen dute. Youtuben gure bideoklip guztiak, sukaldaritzako errezetak, labea produktu kimikorik gabe garbitzeko modua edo katuz beteriko bideoak ikus ditzakezu.

Youtube erabiltzeko ordenagailu, tablet, PlayStation, ama eta aitaren mugikorra, eta Smart TV bidez egin dezakezue. Azkeneko hau zer den ez dugu orain arte azaldu: interneterako konexioa duen telebista da eta tamaina handikoa da. Smart TV ezik beste guztiak kotxean erabili ditzakezu eta kasu honetan kotxearen aintzinatasuna berdin zaigu. Interneterako konexio eta kobertura on batekin gure musika ikusteko eta entzuteko prest.

Oharra: oso txikiak diren umeak aspertzen direnean mugikorra, beste edozein jostailu bat balitz bezala, lurrera botatzen dute. Hau gerta ez dadin hobe jostailu batekin jolastuko balute nire eritziz.

METAVERSO
BITCOINen afera amaierara heltzen bada eta beste diska bat ateratzen badugu  ikusiko dugu gure METAVERSOa helburuarekin zer egiten dugun.

Gure musika ikusteko eta entzuteko beste moduren bat ahaztu badut lasaitasun osoz abisatu.

Gure abesti guztiak DOAN spotify-an:

IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

Zerikusirik dutenak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.