Mila esker, Bisonte, bide berria erakusteagatik!

Mila esker, Bisonte, bide berria erakusteagatik!
Azken 14 hilabeteetan 40 emanaldi baino gehiago eskaini ondoren bira itxi dugu, 30.000 sarreratik gora salduta!
Zenbat momentu on eta aberasgarri bizi izan ditugun Bisontearekin eta bere inguruarekin… Aire, Axeri, Oki, Sator eta Asto oholtza gainean elkarrekin aritzean magia egin dute, indarra transmititu digute, eta batez ere, batez ere, benetako gizatasuna.
Soinuan Teto, argietan Oskar, tandem bitxia eta maitagarria. Alaitz Olaizolak ederki jakin du Ene Kantaken sena antzerkiratzen. Lorea eta Alaitz, beti laguntzeko prest!!
Eskerrik asko bihotzez denoi: bai, bai, zuri ere bai, irakurle-ikusle.
Jaso Ene Kantaken izenean tuka-tuka handi bana, eta laster arte!
Tuka-tuka!!
Laster esango dizuegu zer daukagun lapikoan egosten: kantuak, libururen bat, ikuskizun berria, pertsonaia berriren bat…
Eutsi Ene Kantak. eutsi euskarari !! 💪💪💪💪
https://eutsienekantak.eus
Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!
















