Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

NATURAREKIN DANTZAN – 17 abesti berri

Ene kantak - Naturarekin Dantzan

Bihar, Irailak 29, ostiralean, Ene Kantakeko diska berria eskuragarri izango duzue.
Diska hau 17 abesti eta 17 bideo berriz osatua dago.
Formato digitalean eta fisikoan eskuragarri:

YOUTUBEn – 17 bideoklipak gure kanaleko esteka honetan ikus ditzakezu: https://youtu.be/_kJT-2ODdI4
SPOTIFYn eta audioko beste plataforma digital batzuk: https://orcd.co/enekantak_naturarekindantzan

Beste bi formato fisikoetan ere eskuragarri izango dugu. DVDa+CDa formatoan eta USBa formatoan, bideoklipak Full HD kalitatean eta audioa wav eta mp3-n.
Formato fisikoan eskuratzen duzuenak Ene Kantakeko pelutxe edo kamiseta baten opari zoragarria izango duzue .
Pelutxe edo kamiseta + DVDa+CDa = 18€
Pelutxe edo kamiseta + USBa = 20€

Informazio guztia gure webgunean dugun dendan duzue, ondoko estekan: https://enekantak.org/naturarekin-dantzan-lan-berria


NATURAREKIN DANTZAN
©2023 – 17 Abesti berri

Gure 9. lana kalean da!! Abesti berriak disko berrian.

Natura ardatz hartuta, natura eta berarekin ikasteko ematen dizkigun aukerak abesti bilakatu ditugu: arnas garbia, lehen sektorearekin lotutako bizitza, txangoa, txaluparen gainean… Eta ezin dira animaliak falta: arkakusoa, olagarroa edo enara esaterako.
17 abesti horietan sorpresak ere aurkituko dituzu: gau beltzerako kanta, bazkaltzera joateko deia, irudimenari egindakoa, magoei eskainitakoa, errespetua lantzekoa…

Zer, entzuteko gogoz? Baten batek dantzaraziko dizula argi dugu. Zeren zain zaude?

Hasi Naturarekin Dantzatzeko beroketak egiten!

 

Eta gogoratu, 3 Ene Kantaken denboraldi berria hasiko da ETB3n.

Denboraldi berri honek bideoklip berriak, oso toki berezietan egindako kontzertutxoak eta hainbat atal desberdin eskainiko dizkizue.

Ezagutzen dituzuen atalekin batera (SU TA FU, ATXA MITXA, DANTZATEKA edo AHAIKA) berriak ere ikusiko dituzue: BAGA BIGA HIGA, PATATA BEROA eta MINTXO PRAKTIKA.“Baga Biga Higa”-n txikienak aho bete hortz ikusiko ditugu, Asier Kidamen magiarekin txundituta. “Patata beroa”-n kultura orokorra eta gure partaideen nerbioak dantzan jarriko ditugu. Eta “Mintxo Praktika”-n Antxusek Mintxo probatuko du, ahal duen urruneraino eramanez. 

Larunbatero 15:30ean, Ene Kantakek eskaintzen dizun gozamena eta barrea ETB3n.

Info gehiago hemen: https://www.eitb.eus/eu/hiru3/3enekantak

 

Gora euskara!! 💪💪💪💪

Musu hegaldunak!!

Gure abesti guztiak DOAN spotify-an:

IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

Zerikusirik dutenak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.