Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

Ongi merezitako opor batzuen ondoren irailaren 7an 3 Ene Kantak bueltan da

3 Ene Kantak 2020-2021

Urbi, Eneko eta Nerea bere lagun Astonauta eta Satorjatorrekin, oporren ostean etxera bueltatu dira.

Beraien beldurrek, txantxek, barne antolamendu eta etxeko lan banaketa bereziak hor jarraituko dute.

Gure familia honek egun osoa abesten eta dantzatzen ematen du eta musika talde bat sortzeko ideia bururatu zaie.

Taldearen izenaren bila eta abestiak egiteko antolatu beharko dira.

Urbik, beti bezala, bere asmakizun batekin beraien helburua erraztuko die. Zer asmatu ote du oraingoan?

Astotxikiri eta Satortxikiri” ere atsedenaldia primeran etorri zaie, galdera pila batekin jarraituko dute, baina dotore-dotore bueltatu dira oraingoan…

 

Denboraldi honetan umore gehiago, giro ezinhobea eta musika asko ziurtatuta daude.

Programaren atal batzuk erabat berritu ditugu, hala nola “Dantzateka”, dantzari ezin finagoekin eta Atxa Mitxa, non astero hainbat irakurlek gogokoen dituzten ipuinei buruz hitz egingo diguten.

Margolanak” tarteak ere aldaketak izango ditu, bihurriren batek Belatzen margoei buruz iritzia emango digu eta “Erraldoien Txokoan” erraldoi gehiago agertuko dira: bai, bai, gehiago!

Ikusi eta Ikasi” deituriko atal berri bat izango dugu astero. Gure lagunek gai asko jorratuko dituzte: ekologia, natura, genero-berdintasuna, adiskidantza, edota elikadura izango dituzte hizpide, eta era erraz batean azalduko dizkigute.

Tokiklikik” ere Euskal Herriko eskola ezberdinetara eramango gaitu, beti ere ikasturtearen arabera. Naturan barna txangoak egitera ereirtengo gara (“Lorez-Lore”) edo nork daki: berdin-berdin ilargira eraman gaitzake.

Laburbilduz: denboraldi berri honetan 3 Ene Kantakek abesti eta bideoklip berri asko, giro ederra, poza eta gauza guztien gainetik oso ongi pasatuko dugula segurtatzen digu.

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.