Skip to main content Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

Ene Kantak “Asteburuan Nekazari” liburua

15,00 BEZa barne

Zatoz gurekin Ene Kantaken abentura berri bat bizitzera!
Gure webgunean 30€ edo gehiago erosteagatik, kamiseta bat oparituko dizugu!

In stock

Kategoriak:
Zabaldu:
Deskribapena
Informazio gehigarria
Iritziak
Deskribapena

Haurrei zuzendutako euskarazko liburu ilustratu hau Nafarroa erdialdeko landagunean dago girotua, Abartzuzan zehazki. Liburuak herriko etxea bideratzen duen emakumea aurkezten du: etxea eta etxaldea, noski, hau da; baratzea, animalien zaintza eta ezusteko arazoei aurre egitea. Lan hauek emakumeak zuzenduko ditu, baina era berean taldelanaren garrantzia agerian geratuko da, gure ingurunea ezagutzera ematen digun bitartean.

Liburuak irakurtzeko hainbat aukera eskaintzen ditu: alde batean, hizki xehez dago idatzia, eta bestean hizki larriz bertsio laburrago batean. Azken honek familia giroan eta haur txikienekin ikusteko aukera errazten du. Ipuin klasikoen formula batzuk erabiltzen ditu, gure haurtzaroan hainbatetan entzun ditugun istorioei keinu bat eginez.

Liburuaren bukaeran, gure lurraldean oso preziatuak diren almendra garrapiñatuen errezeta bat aurkituko dute irakurleek. Errezetaz gain, ipuinari lotutako galdera sorta bat ere badago, arreta lantzeko aukera ere emanez.

 

Neurriak: 235mm x 310mm
Testua: ©Nerea Urbizu Ruiz
Marrazkiak: ©Mikel Santos “Belatz”
Copyright 2025: Ene Kantak S.L.

Nafarroan inprimituta.

ISBN: 978-84-123-466-4-0
LG NA 1609-2025

 

Informazio gehigarria
Pisua595 g
Dimensions235 × 310 mm
Iritziak

Iritziak

Oraindik ez dago iritzirik.

Soilik izena emanda produktua erosi dutenek eman dezakete iritzia

Erosketa poltsan sartuta Erosketa poltsa ikusi Erosketa burutu