ESKAINTZA BEREZIA. Bi liburu aukeratu eta 20€ ordaindu
ASTEBURUAN NEKAZARI
Haurrei zuzendutako euskarazko liburu ilustratu hau Nafarroa erdialdeko landagunean dago girotua, Abartzuzan zehazki. Liburuak herriko etxea bideratzen duen emakumea aurkezten du: etxea eta etxaldea, noski, hau da; baratzea, animalien zaintza eta ezusteko arazoei aurre egitea. Lan hauek emakumeak zuzenduko ditu, baina era berean taldelanaren garrantzia agerian geratuko da, gure ingurunea ezagutzera ematen digun bitartean.
Liburuak irakurtzeko hainbat aukera eskaintzen ditu: alde batean, hizki xehez dago idatzia, eta bestean hizki larriz bertsio laburrago batean. Azken honek familia giroan eta haur txikienekin ikusteko aukera errazten du. Ipuin klasikoen formula batzuk erabiltzen ditu, gure haurtzaroan hainbatetan entzun ditugun istorioei keinu bat eginez.
Liburuaren bukaeran, gure lurraldean oso preziatuak diren almendra garrapiñatuen errezeta bat aurkituko dute irakurleek. Errezetaz gain, ipuinari lotutako galdera sorta bat ere badago, arreta lantzeko aukera ere emanez.
Neurriak: 235mm x 310mm
Testua: ©Nerea Urbizu Ruiz
Marrazkiak: ©Mikel Santos “Belatz”
Copyright 2025: Ene Kantak S.L.
Nafarroan inprimituta.
ISBN: 978-84-123-466-4-0
LG NA 1609-2025
BISONTE MASTODONTEAREN BILA
Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira: taldea prest dago ehizera joateko. Oraingoan, bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea.
Isiltasuna nagusi, taldean doaz. Denak erne, bisonteari so. Prest daude, geziak bizkarretik hartu… o ez, Axeri!
Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri ez dakit gai izango ote diren bisontea harrapatzeko. Izan ere, Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren. Harrapatuko ote dute bisonte mastodontea? Ala mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?
Neurriak: 235mm x 310mm
Testua: ©Nerea Urbizu Ruiz
Marrazkiak: ©Mikel Santos “Belatz”
Copyright 2024: Ene Kantak S.L.
UR BIZITAN
Ultzama ibaiak gainezka egin du berriro!!!
-EEEEEEEEZZZZZZ, berriro EEEEEEEEZZZZZ!!
Beste uholde bat jasan dute Atarrabian eta inguruko herritan, eta baita gure ENE KANTAKeko lagunen aretoan ere. Baina oraingoa uholdeen superramona zen, masterraitatxi. Izugarria izan da: Atarrabiak itsaso marroia zirudien. Zer ez ote duten uretan galdu eta topatu. Baina Nerea piraguako patroiarekin urak baretzea lortuko dute. Izan ere, ez dago elkartasuna bezalakorik.
Testua: ©Nerea Urbizu Ruiz
Marrazkiak: ©Mikel Santos “Belatz”
Copyright 2023: Ene Kantak S.L.
ENEKO ZELIAKOA DA
Ene Kantak-eko lagunek, dantzaldi berezia egingo dute Txantreako erraldoiekin batera Erronkariko bailaran. Eneko, zeliakoa dela jakin berri du eta urduri dabil. Ze abentura ekarriko dizkie gure lagunei berri horrek?
Zatoz gurekin Ene Kantaken bidariarik eroena bizitzera!
Gozatu eta ikasi!
Testua: ©Urko Oskoz Garde
Marrazkiak: ©Mikel Santos “Belatz”
Copyright 2022: Ene Kantak S.L.
ENE KANTAK FURGONETAKO GORABEHERETAN
Zein ez da urduri jartzen jendaurrean agertu behar duenean? Urduritasuna aurreko momentuetan, aurreko egunetan nabaritzen dugu: baina denoi gertatzen zaigu hori, baita askotan plazaratzen diren horiei ere. Ene Kantak-ekoen txanda da oraingoan, furgonetan kontrolatu ezin dituzten nerbioak dantzan dituztela ikusiko duzue… Egoera barregarriak ez dira faltako.
Zatoz gurekin Ene Kantaken bidariarik eroena bizitzera!
Testua: ©Nerea Urbizu Ruiz
Marrazkiak: ©Mikel Santos “Belatz”
Copyright 2021: Ene Kantak S.L.


Iritziak
Oraindik ez dago iritzirik.