Astosator kamiseta laranja
Astosator kamiseta arrosa
Astosator kamiseta urdina
Astosator kamiseta berdea

Kamiseta asto-sator

15,00 BEZa barne

SKU: E/E Kategoriak: , ,
Garbitu

Ohial organikoz egindako kamiseta ekologiko hauek hiru ziurtagiri dituzte produkzio jasangarrikoak direla adierazten dutenak.

Koloreak: berdea, petrolioa, fuksia eta laranja.

Neurriak: 3-4, 5-6, 7-8 eta 9-11 urte.

JANTZIGINTZA ZIURTATUA

Gure kamisetak langileen lan baldintzak eta ingurumena errespetatuz fabrikatu ditugu.
Zuntz natural organikoekin, osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen substantziak ekidinez eta landaketa jasangarrietatik eratorriak.

1-GLOBAL ORGANIC TEXTILE STANDARD

GOTS (ehungintza organikoaren arau globala), bestela esanda; zuntz organikoz eginda dauden oihal eta ehunak onartzen dituen araua da.

GOTSen helburua honakoa da: oihalak organikoak direla ziurtatzen duen baldintzak betetzea, eta baita prozesu guztian zehar ere. Beraz, lehengaien bilketatik hasi, ondoren ingurugiroari eta gizarteari begira egingo den fabrikazio arduratsua, eta bukatzeko erosleari bermea emango dion etiketatua. Laburtuz, GOTSek hornitzaile kate guztian zehar gardentasuna eta konfiantza bilatzen du. Prozesadore eta ehungintza fabrikatzaileek euren oihalak eta arropa organikoak esportatzeko aukera dute, merkatu nagusietan eta onartutako ziurtapenarekin.

Azken urteetan ehungintza jasangarriaren eskaera asko igo da: gero eta gehiago gara kontsumitzen, erosten eta baztertzen dugunaren kontzientzia hartzen dugunak. Honek, arropa marka eta enpresentzat presioa suposatzen du, eta giza-lan baldintzak hobetzera, estandar jasangarri eta ekologiko minimoak betetzera behartzen ditu. Aldi berean ere, jasangarritasunean eta bidezko merkataritzan oinarritutako industriaren alde egiteko apustua dakarkie.

GOTSi buruzko informazioa bere webgune ofizialean topa dezakezu.

2-OEKO-TEX STANDARD 100

Oeko-tex Standard 100 substantzia kaltegarririk ez duen ehungintza produktuentzat etiketa ekologikoak egiten dituen nazioarteko liderra da.

Oeko-Tex Standard 100 ehungintza produktuen prozesu guztirako mundu mailako zertifikazio eta proba sistema sendoa da. Substantzia kaltegarrien proben baitan, debekatu eta legalki erregulatutako substantziak, produktu kimiko kaltegarriak, zein neurri prebentiboak hartzen dira kontuan.

Egiaztagiri honek produktuaren ziurtasuna eta barne kalitatearen kontrol sistema bat bermatzen ditu. Oeko-Tex markarekin probatutako produktuak fabrikatzaileek konparatu ditzakete.

Zergatik exijitu beharko nuke hau?

Oeko-Tex-ek produktuaren osagai guztiak begiratzen ditu eta gure osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen substantziak ez daudela egiaztatzen du.

Zer esan nahi du honek guztiak kontsumitzailearentzat?

Kontsumidore bezala, kontrol edo proba sakonak pasa dituen produktua erosi dugunaren ziurtasuna izango dugu.

Produktu baten osagairen batek egiaztagiria baldin badu, horrek esan nahi du produktu osoak ere baduela?

Ez. Zure arroparen osagairen batek, adibidez, zure txaketaren kremailerak, Oeko-Tex-en egiaztapena badu, ez du esan nahi derrigor txaketaren oihalak, hariak edo botoiek ere daukatenik.

Egiaztapen hau duen produkturen bat erosiz gero, kalitatean ari al naiz inbertitzen?

Zalantzarik gabe. Egiaztapen hau duen produktu bat erostean kalitatean eta osasunean inbertitzen duzu.

3-FAIR WEAR FOUNDATION

Langileen bidezko lan arauak.

Fair Wear Lan Praktiken Kodeak, 8 lan arau ditu. Arau hauek Lanaren Nazioarteko Erakundean eta Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren hitzarmenetan oinarritutakoak dira. Bidezko Lan Praktiken Kodea ezaguna da elkartzeko askatasun, lanordu kopuru eta soldata duinen inguruan egindako antolakuntza sendoagatik.

Hauek dira Fair Wear-en zortzi estandarrak:
-Lanpostua era librean aukeratzen da.
-Ez dago bereizketarik edo diskriminaziorik lanbidean.
-Ez dago haur langilerik.
-Elkartzeko askatasuna eta talde negoziaketa.
-Soldata duinaren ordainketa.
-Gehiegizko lanordurik ez.
-Lan baldintza seguruak eta osasungarriak.
-Lan harremanak legalki lotesleak.

Kolorea

berdea, petrolioa, fuksia, laranja

Neurria

3-4, 5-6, 7-8, 9-11

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Produktu hau erosi duten bezeroek bakarrik eman dezakete honen inguruko iritzia.