Liluragarria-CD-DVD

Liluragarria DVD-CD-a

15,00 BEZa barne

“Liluragarria – Gorputz barrura goaz” lan berriaren DVD eta CDa.

ABESTIAK:
01- Egun on
02- Astotxiki eta Satortxiki
03- Ez dut nahi
04- Izotzetako erregina
05- Astelehena da
06- Giza aparatuak
07- Gora Gayarre
08- Manolito hezurtxoa
09- Dravet
10- Buhamiek
11- Zeinen alboan?
12- Chipko
13- Bihotzetik garunera, garunetik bihotzera
14- Ipurdi-ipurdi
15- Eskerrik asko!

“LILURAGARRIA. Gorputz barrura goaz!”

LI-LU-RA-GA-RRI-A… Ez al zaizue iruditzen? Liluragarria, bai, Ene Kantaken diskoa. Baina batez ere, gure gorputza, makina perfektu hori. Ene Kantaken xedea gorputzaren barrura bidaiatzea izan da, 15 abesti berriren bitartez. Beti bezala, badakizue Ene Kantaki asko gustatzen zaiola abestea eta dantzatzea: beraz, cd eta dvd-arekin abesten eta dantzatzen jarraitu ahal izango duzue.

Pasa den ikasturtean zehar ETB3n entzun dituzuen abesti berriak biltzen ditu diskoak: Egun on, Buhamiek, Ipurdi-Ipurdi, Ez dut nahi, Gayarre… eta abeslarien artean Telleria anaiak, Xabier eta Kristina Solano, Maider Ansa, eta oraintxe ahaztua dugun jende jator gehiago. Euskal Herriko ikastetxe askotako haurrak ere ageri dira dantzan, ez pentsa! Diskoaren kontrazalean jartzen du parte-hartzaileen izen-abizen guztiak. Agian zu ere agertuko zara…

Bai, bai, konturatu gara. Diskoaren azalean ezagutzen ez duzuen norbait ageri da, ezta? Lilu duzue, ez dakit ziur noren buruko neurona bat… baina hori aurrerago azalduko dizuegu: antzerki berria egiten dugunean beharbada?

PARTE-HARTZAILEAK

Urko Oskoz
Nerea Urbizu
Kristina Solano
Xabi Solano (ESNE BELTZA)
Nerea Balda
Mikel Santos Belatz
Irati Goikoetxea
David eta Mikel (LOS TENAMPAS)
El Piñas (MAREA)
Ane Garcia
Jon Basaguren (IZAKI GARDENAK)
Eymard Uberetagoena (BAOBABS WILL DESTROY YOUR PLANET)
Maider Ansa (TXIMELETA)
Ruben Garcia (OSASUNA)
Nacho Vidal (OSASUNA)
Telleria anaiak

www.enekantak.org
BAT EGIN GUREKIN!

Iritziak

Oraindik ez da iritzirik jaso.

Produktu hau erosi duten bezeroek bakarrik eman dezakete honen inguruko iritzia.