Oneka DVD+CD (2014)

10,00 BEZa barne

Oneka marrazoarekin abentura ederra bizi!

Out of stock

Kategoriak: ,
Zabaldu:
Deskribapena
Informazio gehigarria
Iritziak
Deskribapena

20 HAUR KANTA BERRI, FRESKO ETA DANTZAGARRI

Ene Kantak proiektuko kideek haurrentzako euskarazko abesti berriak eta freskoak sortzen dituzte. Eta, zenbaitetan, herri kantuak moldatu eta gaurkotu egiten dituzte. Haurrek erraz imitatzeko moduko koreografiak ere asmatzen dituzte kanta horiei guztiei loturik, askotan haurren beraien laguntzarekin. Halaber, euskararen alde diharduten taldeak diruz laguntzen dituzte.

23 ABESLARI HANDI

Lagun asko dituzte Euskalerria Irratiak eta Ene kantak ekimenak. Horren erakusle, kanten soinu zein bideo grabazioetan parte hartu duten goi mailako musikari, bertsolari eta kirolarien zerrenda:

Fermin Muguruza (musikaria)
Ruper Ordorika (musikaria)
Mikel Urdangarin (musikaria)
Imanol Ubeda (Bide Ertzean taldeko musikaria)
Zuriñe eta Fran (Hesian taldeko musikariak)
El Drogas (musikaria)
Kutxi Romero (Marea taldeko musikaria)
Manolo Garcia (musikaria)
Igor Ijurra (iruñeko orfeoiko zuzendaria)
Alaia Martin (bertsolaria)
Oinatz Bengoetxea (pilotaria)
Abel Barriola (pilotaria)
Jon Apezetxea (pilotaria)
Nagore Arizaga (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)
Ana Isabel Martinez (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)
Silvia Ederra (Bera-Berako eskubaloi jokalaria)
Oier Sanjurjo (Osasunako futbolaria)
Asier Riesgo (Osasunako futbolaria)
Markel Bergara (Realeko futbolaria)
Imanol Agirretxe (Realeko futbolaria)
Gorka Iraizoz (Athleticeko futbolaria)
Mikel San Jose (Athleticeko futbolaria)

500 DANTZARI TXIKI

Kanta bakoitzak bideoklip bat izanen du. Bideoklip bakoitzean, kanta abesten duen pertsona ezaguna agertuko da, baina baita haur mordoa ere, kantaren koreografia dantzatzen. Euskal Herri osoko 12 ikastetxeko haurrek parte hartu dute ekimenean. Orotara, 500 neska-mutil. Honatx bideoetan parte hartu duten ikastetxeen zerrenda

Bilboko Karmelo ikastola
Hondarribiko Talaia ikastetxea
Tolosako Laskorain ikastola
Leitzako Erleta ikastetxea
Iruñeko Buztintxuri ikastetxea
Iruñeko San Frantzisko ikastetxea
Txantreako Bernart Etxepare ikastetxea
Zangozako ikastola
Burlatako Ermitaberri ikastetxea
Tafallako Garcés de los Fayos ikastola
Zizurko Erreniega ikastetxea
Antsoaingo Ezkaba ikastetxea

HAMAIKA EURO EUSKALERRIA IRRATIARENTZAT

1.000 erosle behar ditugu, CD-DVDa plazaratu ahal izateko. Saltokietara eraman ahal izateko. Edonola ere, proiektu honekin lortzen ditugun etekinen erdia Euskalerria Irratiarentzat izanen da. Beste erdia Ene kantak-en hurrengo proiektua finantzatzeko erabiliko da, oraingoaren gastuak behin kitatuta.

Euskalerria Irratia Iruñerriko irrati euskaldun eta independentea da. Iruñerrian fisikoki sakabanaturik bizi diren 30.000-35.000 euskaldunentzat kohesiorako tresna garrantzitsua. Euskaldunek  elkarren berri edukitzeko gunea, topalekua, plaza da. Betiere plaza alegala; izan ere, 26 urte daramatza dialean lizentziarik gabe, Nafarroako Gobernuak behin eta berriz ukatzen diolako. Epaileek hirutan ebatzi dute Gobernuak ilegalki gauzatu duela ukazio hori.

Edonola ere, Euskalerria Irratiak Nafarroa ofizialaren berri ez ezik Nafarroa errealaren berri ere ematen du. Euskaldunei plus bat ematen die, Nafarroako panorama mediatiko latzaren ingurumarian. Eta komunikazio proiektu bizia da. Datorren urtean, Tokikom-ekinelkarlanean, Iruñerrirako agerkari digital berria jarri nahi du martxan. Baina alegaltasun horretan aurrera egin ahal izateko, proiektu berriak gauzatu ahal izateko, finantzazioa behar du. Horregatik antolatu dugu honako auzolan hau: Euskalerria Irratiarentzako hamaika euro lortzeko! (uler bedi ‘hamaika’ zentzu mugagabean, prefosta).

Eman bidea Euskalerria Irratiari!

ABESTI ZERRENDA – Abestia sakatu bideoa ikusteko

01-SUKALDEKO MAHAITXOA
02-EMAN BIDEA EUSKALERRIA IRRATIARI (FERMIN MUGURUZA)
03-AZAROAK 13 (MANOLO GARCIA)
04-POZIK BAZAUDE
05-GLU ETA GLU (RUPER ORDORIKA)
06-IBILERAK (IMANOL UBEDA – BIDE ERTZEAN)
07-IPUINERAKO
08- ONEKA
09-TORTOTXIKI
10-ALDREBESKERIAK (EL DROGAS)
11-ZURI ZORIONAK
12-ITSASOKO ARRAINAK (FRAN ETA ZURIÑE – HESIAN)
13-HIRIBURUAK
14-IKUSI NUENEAN (IGOR IJURRA)
15-ARANTZA NAIZ (MIKEL URDANGARIN)
16-BIKINGO ILE HORIDUNAK (KUTXI ROMERO – MAREA)
17-POLONESA
18-ESKU TREBEAK
19-ZURE OLENTZERO
20-GLU ETA GLU EDALONTZIAREKIN

Abestien hizkiak deskargatu

Doan entzun Spotifyn

Gure bideo guztiak Youtuben

Informazio gehigarria
Pisua150 g
Iritziak

Iritziak

Oraindik ez dago iritzirik.

Soilik izena emanda produktua erosi dutenek eman dezakete iritzia

Erosketa poltsan sartuta Erosketa poltsa ikusi Erosketa burutu