Youtuben 10 milioi bistaratze izango genituela ospatzeko zozketa iragarri genuen abendua aldera. Gaur 13.814.570 ikustaldi daramagu osotara gure kanalean, beraz, pozik egoteko ia 4 milioi arrazoi gehiago ditugu jada 🙂
Aurreko batean Urkoren esku inuxenteak irabazlearen papertxoa zoriaren zoriaz nola hartu zuen ikusi ahal izan zenuten. Honakoan Aritz Arrizabalaga Urrestik sariarekin egindako argazkia duzue. Ederra! Elikagai gozo guzti hauekin txiki polit horiek irribarre zabalaz haziko dira!
Ba horrelakorik etorkizunean jaso ahal izateko, badakizue: gure Youtubeko kanalean doan izena eman, bideoak zuen zerrendatan gehitu eta lagunekin elkarbanatu!
Mila esker dagoeneko egin duzuenoi, baina baita gure bideoak maiz ikusten dituzuenoi ere! Asteburu on!