Diska berria YOUTUBEN eskuragarri!
Bideo osoa ikusteko: https://youtu.be/39cqHmkCbnA?si=D8LU3-X3BGM4QVXR
TRAKTORE DOTORE eta IPUIN KLASIKOAK
ENE KANTAKen 5 haur ipuin-abesti berri izango ditugu, beti bezala bakoitzak dagokion bideokliparekin. TRAKTORE DOTORE eta IPUIN KLASIKOAK izena jarri diogu.
IPUIN KLASIKOAK 2.0.
Ipuin klasikoen bilduma honetako lau abestirekin, gure bizimoduarekin antzekoagoak diren gaiak lantzen ditugu, hainbat balore azpimarratuz. Esaterako, aniztasuna, konfiantza, ausardia, taldelana, adiskidetasuna, errespetua, trebetasuna, edota adimena.Landu ditugun ipuinak Ahate itsusia, Hansel eta Gretel, Zazpi antxumeak eta Barbantxo dira.
TRAKTORE DOTORE, bost abestietan azkena, eta berria.
Traktore dotore abestiarekin aipatutako lau ipuinetara egingo dugu bidaia, bertako pertsonaiak agurtuz.
Bideoklip berri hauetan Uharteko Virgen Blanca ikastetxekoen parte-hartzea izango dugu.
Tuka-tuka!!
Bideo kliparen kredituak:
Hitzak eta Musika: Nerea Urbizu
Abeslariak: Astonauta, Satorjator eta Nerea Urbizu
Dantzari eta aktore txikiak: Uharteko Virgen Blanca ikastetxeko ikasleak
Aktoreak:
Satorjator: Ainara Unanua
Astonauta: Jon Zubiaga
Aire: Garazi San Martin
Axeri: Uxue Rodriguez
Oki: Irati Lizarraga
Urbi: Nerea Urbizu
Musikariak:
Bateria: Juanma Urriza “Boli”
Gitarra: Sebas Catena
Sinteak: Nerea Urbizu
Koroak: Enara eta Araika Etxarri
Bideoaren grabaketa, edizioa eta animazioak: Jon Manterola
Ilustrazioak: Mikel Santos Belatz
Eutsi Ene Kantak. eutsi euskarari !! 💪💪💪💪
Mila esker, zure babes ekonomikoa ezinbestekoa da Ene Kantak-en proiektuarekin jarraitzeko.
https://eutsienekantak.eus
Eduki berriak! ¡Eutsi Ene Kantak, eutsi euskarari! Euskara sustatuz.
Hauek dira Eutsi Ene Kantakeko bazkideek jasoko dituzten eduki berriak:
- ASTEBURUAN NEKAZARI liburu berria
- TRAKTORE DOTORE eta IPUIN KLASIKOAK: 5 ipuin klasiko abestuen bilduma, dagozkien bideoklipekin.
Horretaz gain, jada bazkidea bazara, edo irailaren 7a baino lehen egiten bazara, eduki berriekin batera, etxean doan Ene Kantak margotzen koloreztatzeko liburua ere jasoko duzu.
Traktore dotorea eta gure pertsonaiak daramatzan kamiseta pertsonalizatu berria ere diseinatuta daukagu.
–Zer da Eutsi Ene Kantak.eus?
Euskara egunerokoan sustatzen duen komunitatea da, era berean Ene Kantakek haurrei zuzendutako eduki berri eta kalitatezkoa sortzen laguntzen duena. Urtean 20 edo 35 euroko ekarpena eginez gero, urtero sortzen dugun material guztia etxean jasoko duzue.
Aipatutako materiala jasotzeaz gain, hainbat abantailaz baliatu zaitezkete:
- Urtebetetzea zoriontzeko bideoa.
- Gure webguneko produktuetan %50eko deskontua.
- Gure ikuskizunetarako sarreren zozketak.
Gurekin urtebete egoteko gonbitea luzatu nahi dizugu. Proposamena gustukoa baduzu, nahi duzun denbora adina gera zaitezke, eta bestela, edozein momentutan bajan eman dezakezu, konpromisorik gabe.
Honako estekan, detaile guztiak xehetuta aurkituko dituzue: https://eutsienekantak.eus/
Edozein zalantza izanez gero idatziguzu: kaixo@enekantak.org
KOLOREZTATZEKO LIBURUA DOHAINIK
Egin zaitez eutsienekantak.eus webguneko bazkide eta lortu ezazu erabat DOAN! Ene Kantak Margotzen koloreztatzeko liburua oparituko dizugu.
Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!


















