Ene Kantak Traktore dotore eta ipuin klasikoak

TRAKTORE DOTORE eta IPUIN KLASIKOAK.
Datorren irailerako, ENE KANTAKen 5 haur ipuin-abesti berri izango ditugu, beti bezala bakoitzak dagokion bideokliparekin. TRAKTORE DOTORE eta IPUIN KLASIKOAK izena jarri diogu.
· IPUIN KLASIKOAK 2.0.
Ipuin klasikoen bilduma honetako lau abestirekin, gure bizimoduarekin antzekoagoak diren gaiak lantzen ditugu, hainbat balore azpimarratuz. Esaterako, aniztasuna, konfiantza, ausardia, taldelana, adiskidetasuna, errespetua, trebetasuna, edota adimena.
Landu ditugun ipuinak Ahate itsusia, Hansel eta Gretel, Zazpi antxumeak eta Barbantxo dira.
· TRAKTORE DOTORE, bost abestietan azkena, eta berria.
Traktore dotore abestiarekin aipatutako lau ipuinetara egingo dugu bidaia, bertako pertsonaiak agurtuz.
Bideoklip berri hauetan Huarteko Virgen Blanca ikastetxekoen parte-hartzea izango dugu.
· ASTEBURUAN NEKAZARI. Liburu berria.
Bost abestiez gain, liburu berri bat ere argitaratuko dugu, Asteburuan nekazari izenekoa, Nerea Urbizuk idatzia eta Mikel Santos Belatzek ilustratua.
Haurrei zuzendutako eta euskaraz idatzitako ipuin ilustratu honek Nafarroako Erdialdeko nekazal giroa hartu du aitzakiatzat, Abartzuza, zehazki. Ipuinean herriko etxeaz arduratzen den emakumea erakusten digu, eta bere gain hartu beharreko hainbat lan: baratzearen zaintza, animaliak, edota suertatzen diren arazoak. Lan hauek emakumeak zuzenduko ditu baina taldelanaren garrantzia agerian geratzen da, ingurua ezagutzea eta baloratzea bezala.
Liburu honetan, idazleak, ipuin tradizionalen hainbat ezaugarri erabili ditu, belaunaldi askoren haurtzaroan zehar hainbestetan entzun ditugun kontakizun horiei omenalditxoa eginez. Horrez gain, irakurtzeko aukera desberdinak eskaintzen ditu: alde batetik testua letra xehez dago idatzia, eta bestetik, letra larriz, familia giroan eta batez ere etxeko txikienekin irakurri eta entzuteko. Liburuaren akaberan, irakurleek gure inguruan oso hedatua dagoen almendra garrapiñatuen errezeta goxo bat aurkituko dute. Eta bukatzeko, aurreko liburuetan bezala, galdera sorta bat dago, batez ere, irakurlearen arreta praktikan jartzeko.
· MARGOTZEKO LIBURUA, DOAN. Ene Kantak margotu.
https://eutsienekantak.eus -eko bazkide guztiek Asteburuan nekazari liburua argitaratu baino lehen, euren etxeetan margotzeko liburu bat jasoko dute, opari.
Koloreztatzeko liburu honek Ene Kantakeko pertsonaien marrazki bildumatxo bat jasotzen du, nahi bezala margotzeko.
· BATU https://eutsienekantak.eus-ekin, urteko 20 euro edo 35 euroren truke.
Urtero egiten dugun material berri guztiaz gozatu ahal izango duzu, eta guk, zure bazkidetzarekin, euskarazko kantuak eta edukiak sortzen jarraitzeko erraztasun ekonomiko gehiago izango ditugu.
Bazkide hori: gure emanaldietara joateko sarreren zozketatan parte hartzeaz gain, aprobetxatu webguneko dendan %50eko deskontua, edo nahi duzun izena eramango duen kamiseta pertsonalizatua eskatu, urtebetetzeetarako zorion bideo bat, Ene Kantaki buruzko punta-puntako informazioa.
Gure lehen xedea txikienen euskararen erabilera da, Ene Kantak proiektua jaio zeneko berbera, hain zuzen. Txikienek gure kantuekin orain gozatzea lortzen badugu, euren etorkizuneko euskararen erabilera indartuko dugu.
Ondorengo estekan informazio guztia duzue: https://bit.ly/eutsienekantak
Edozein zalantza izanez gero, idatziguzu: kaixo@enekantak.org
Mila esker, zure babes ekonomikoa ezinbestekoa da Ene Kantak-en proiektuarekin jarraitzeko.
Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!
















