USBa opari, azken egunak!
Egunero gehiago gara. Eutsienekantak.eus komunitatea handituz doa.
Eskaera hilaren 30a baino lehen eginez gero, gure komunitatearen bazkide izateak dituen abantaila guztiez gain, Ene Kantaken disko berria jasoko duzu, USB euskarrian (kantuak eta bideoak barne).
USB honek 14 abesti berri ditu: hauekin batera, kantuei dagozkien 14 bideoklipak eta “Bisonte mastodontearen bila” proiektuaren parte den oso bideo berezia ere jasotzen ditu.
Batu eutsienekantak.eus-ekin, urteko 20 euro edo 35 euroren truke.
Urtero egiten dugun material berri guztiaz gozatu ahal izango duzu, eta guk, zure bazkidetzarekin, euskarazko kantuak eta edukiak sortzen jarraitzeko erraztasun ekonomiko gehiago izango ditugu.
Bazkide hori: gure emanaldietara joateko sarreren zozketatan parte hartzeaz gain, aprobetxatu webguneko dendan %50eko deskontua, edo nahi duzun izena eramango duen kamiseta pertsonalizatua eskatu, urtebetetzeetarako zorion bideo bat, Ene Kantaki buruzko punta-puntako informazioa…
Gure lehen xedea txikienen euskararen erabilera da, Ene Kantak proiektua jaio zeneko berbera, hain zuzen. Txikienek gure kantuekin orain gozatzea lortzen badugu, euren etorkizuneko euskararen erabilera indartuko dugu.
Ondorengo estekan informazio guztia duzue: https://bit.ly/eutsienekantak
Edozein zalantza izanez gero, idatziguzu: kaixo@enekantak.org
Mila esker, zure babes ekonomikoa ezinbestekoa da Ene Kantak-en proiektuarekin jarraitzeko.
https://eutsienekantak.eus
ESKAINTZA 2024.09-30.ERA ARTE – USB-A DOAN
Irailaren 30a baino lehen bazkide egiten bazara, eskaerarekin batera gure azken diskoa jasoko duzu, USB euskarrian. Honetan 14 abesti entzun ahal izango dituzu, eta 14 bideoklip ikusi.
Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

















