Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA. Sarrerak salgai

Ene Kantak ikuskizun berrirako sarrerak salgai Donostian

Ene Kantak - Emozio Festa Donostia

VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Ene Kantak ikuskizun berrirako sarrerak salgai Donostian.
Eneko, Nerea eta Txantreako Konpartsarekin dantza eta barre egiteko gogoekin?

ADI! Bi saio baino ez ditugu egingo 2023ko martxoaren 19an.
Sarrerak salgai: https://bit.ly/SARRERAK_VEugenia

Victoria Eugenia Antzokia. Martxoak 19, 16:00etan eta 18:30etan.

 

“EMOZIO FESTA”

Eneko eta Nerea eskolara itzuli dira, abentura berri batean murgilduko dira. Oraingo honetan, eskolako 1. eguna izango dute oinarritzat. Egun horretan, denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; gure bi lagunak.

Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna…

Egun berezi honetan, udan ikusi ez dituzten lagunak topatuko dituzte berriz, eta oraingoan, gure bi protagonistek, ikasle berri bat ezagutuko dute; eta ez edonolakoa: honek, denak ikaratuko ditu, eta gure lagunek, aurre egin beharko diote egoera zail eta berri honi.

Gainera, Enekok lagunei azaldu beharko die zeliakoa dela.

Nola esango die? Zer suposatzen du horrek gelan? Irri egingo diote?

Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak, emozioetan murgilduko dira. Emozio hauek guztiak, beharrezkoak dira bizitzan eta saiatuko gara erakusten, nola kudeatu emozio horiek.

Honen harira, saiatuko gara ere gure ikuslegoari erakusten, egoera zailei, nola aurre egin.

Eszenatokia, gure eskola bihurtuko dugu eta bertan pasarte dibertigarriak eta dantzagarriak biziko ditugu.

Ez dira faltako Enekoren eta Nerearen irriak eta bihurrikeriak. Oso ongi pasako dugu eta gainera, gure sabelean sortzen diren kilima edo nahasmen hori, ulertuko dugu; nola ez, beti ahoan irrifarrea izanik.

Ez galdu abentura hau, ezingo zara eserlekuan geldirik egon.

 

#emoziofestaikuskizuna #emozioak

 

Gora euskara!

Gure abesti guztiak DOAN spotify-an:

IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

Zerikusirik dutenak

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.