Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

WATXAPANAUTA

Kaixo!

Ene Kantaken berriak zabaltzeko prest dagoen WATXAPANAUTA taldea osatu nahi dugu.

Guztiontzat onuragarria izan dadin nola egin bidean zehaztu beharko dugu, zalantzak baititugu.

Lehenik eta behin, guretzat sakelekoak eta zehazki watxapa tresna baliogarriak dira informazioa azkar zabaldu ahal izateko. Era berean, modu arduratsuan erabili beharrekoa da, batik bat, umeekin gaudenean.

Beraz, gure komunitate honetako partaideak gustura aritzea nahiko genuke, inongo arazorik gabe eta onurak jasoz.

Hedatu nahiko genukeen informazioa honakoa litzateke:

-Herrialdez-herrialdeko agenda. Zuen lurraldean eman beharreko ikuskizunen berriak.

-Gure Youtubeko kanalera bideo berriak igotzen ditugunekoak.

-Berri garrantzitsuak: diska berri baten argitaratzea, crowfunding berri baten zabaltzea eta horrelakoak.

Asmoa talde bakoitzean gainontzeko WATXAPANAUTekin eta Ene Kantakekin komunikazio eta hartu emana izatea da, baina Ene Kantakekin zerikusirik duten gaien inguruan bakarrik.

Txisteak, uneko bideoak, eta abar ez dira ongietorriak izanen talde hauetan.

Berez, ez dira galderei erantzunak emateko taldeak izanen, baina zalantzak izatekotan argitzen saiatuko gara.

Eguneko ordu gehienetan sakelekoa bulegoan egonen da eta inork ez du soinean eramango azkar erantzuteko.

Kuminatate hau eraginkorra izan dadin edozein iradokizun onartuko dugu. Baina bidali email honetara, mesedez: watxapanautak@enekantak.com. INOLAZ ERE EZ WATXAPANAUTA TALDERA.

Watxap taldean erabilpen okerra ematen bada, hedapen talde soila bilakatzerik bada, baina orduan hartu-emanik ez da izanen.

Hilabetero taldekoei zozketaren batean parte hartzeko eskubidea edota deskontuak eskeintzea pentsatu dugu. Ea martxa ona hartzeko kapazak garen.

Azkenik, bidaliko dizuegun informazioa, beste hedabideetatik argitaratu aurretik igorriko dizuegu inor baino lehenago jakin dezazuen eta zuen guraso taldeetan zabaldu dezazuen.

Animatu zaitez!

Oharra: egun batzuen buruan sartzen ez zarela ikusten baduzu, pazientzia eduki. Berriren bat zabaldu baino lehen eguneratzen ditugu zerrendak.

si ves que no entras en unos día paciencia, que solemos actualizar la lista cuando vamos a publicar algo.

Ene-Kantak-whatsapp-komunitatea
[contact-form-7 id=”2615″]

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan, xedatutakoari jarraituz, interesatuari jakinarazi nahi diogu inprimaki honetan jasotako datuak Ene Kantaken fitxategi batean sartuko direla eta honi buruzko informazioa zabaltzeko besterik ez erabiltzeko konpromisoa hartzen duela. Datu pertsonalak beste zerbaitetarako erabiltzekotan, interesatuari baimena eskatuko zaio aurretik. Ematen dizkiguzuen datuak Mailrelayren zerbitzarietan (CPC SERVICIOS INFORMATICOS SL) gordeko dira, Europan. Bere pribatutasun politika gaztelaniaz ikusi dezakezu hemen. Derrigorrezko datuak sartzen ez badituzu, ez da deus bidaliko eta ezin izango dugu agindutakoa bete. Zure  datuetara sartzeko, zuzentzeko, mugatzeko eta ezabatzeko eskubideak bermatuak dituzu kaixo@enekantak.com helbidera idatziz. Gure pribatutasun politika zehatzago ikusi dezakezu hemen.