Urbi udan zehar lan asko egiten ari da baina argia ikustea lortu duela ematen du!
Astonautak eta Satorjatorrek Urbiren asmakizun bat behar dute denboran atzera egiteko, Historiaurrera, eta horrela, Lur planetan bizi izan ziren lehen gizakiak ezagutuko dituzte.
Lortuko al du Urbik Astonautak eta Satorjatorrek 150.000 urte atzera bidaiatzea?
Eta Urbiren asmaketak huts eginez gero, dinosauroen garaira bidaliko balitu?
Eta gogoratu, ikusikizunaren sarrerak daude salgai jada:
· BILBO. 2024ko abenduak 23, astelehena.
2 saio, 12:00etan eta 16:00etan.
Sarrerak: https://bit.ly/Bisonte_Mastodonte_Bilbo2024
·DONOSTIA. 2024ko abenduak 28, larunbata.
2 saio, 16:00etan eta 18:30ean.
Sarrerak: https://bit.ly/Bisonte_Mastodonte_VEugenia2024
·DONOSTIA. 2024ko abenduak 29, igandea.
2 saio, 12:00etan eta 17:00etan.
Sarrerak: https://bit.ly/Bisonte_Mastodonte_VEugenia2024
·IRUÑEA. 2024ko abenduak 30, astelehena.
2 saio, 16:00etan eta 18:30ean.
Sarrerak: https://bit.ly/Bisonte_Mastodonte_Baluarte2024
Argi ibili, agortuko dira eta.
· BISONTE MASTODONTEAREN BILA
Bisonte mastodontearen bila euskarazko haur antzezlan bat da, Nerea Urbizuk idatzi duen eta izen berbera duen liburuan oinarri duena. Bertan gure musikak eta folkloreak garrantzi handia dute.
Gure abesti guztiak DOAN spotifyn:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!

















