Parte hartu duzuen guztien artean zozketa egin dugu.
Saridunei emaila bidali diegu bere datuak bidali diezaguten.
Maite E. A. eta Aitziber G. S. dira sarituak.
Mila esker parte hartu duzuen guztiei.
Bilbon ikusiko dugu elkar!
ZUEK HOR ZAUDETELAKO GAUDE GU HEMEN
ZOZKETA – Bilborako sarreren zozketa.
Bilborako emanaldirako 5 sarrerako bi sari zozketatuko ditugu: emanaldian “EMOZIO FESTA Txantreako erraldoiekin” eskainiko dugu.
Sariak abenduaren 23 eta 27ko 16:00etako ikuskizunetarako izango dira.
Zozketan parte hartzeko galdetegi hau bete beharko duzu; https://forms.gle/UfQgFpU4tD5VGyvt9
Zozketan sartzeko epea abenduaren 18an, 23:00etan bukatuko da.
Zozketaren emaitza, aldiz, abenduaren 19an emango dugu eta sarituei, ondorengo egunetan email bat bidaliko zaizue behar ditugun datuak eskatzeko.
“EMOZIO FESTA” ikuskizun berriaren sarrerak salgai daudela gogoratu zaitez.
Eneko, Nerea eta bere lagun erraldoiekin dantza eta barre egiteko gogoekin?
Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak, emozioetan murgilduko dira.
Bilbo eta Iruñearako sarrerak salgai daude eta leku hauetan beti bezala TXANTREAKO ERRALDOIEN KONPARTSA lagun izango dugu.
Erosi sarrerak azkar batean bukatzen dira
SARRERAK: https://enekantak.org/agenda
Gora euskara!
Gure abesti guztiak DOAN spotify-an:
IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!