Kaixo familia!
Gure 3 Ene Kantak programari buruzko inkestan izan duzuen partaidetza eskertzeko pasa den astean aurrera eraman dugun zozketa egin dugu.
Denboraldi berrian lanean gaude jada eta zuen eritziak primeran etorriko zaizkigu zuen gustokoago zerbait egin dezagun.
Doneztebe, Zierbena, Lekunberri, Iruñea eta Bilbora eramango ditugu 5 lote.
Zorionekoak izan direnekin gaur, martxoak 23, emailez kontaktatuko dugu beraien helbidea eman diezaguten.
Zorionekoak ere gu izan gara, zuen laguntzarengatik, hoberenak zarete.
ZUEK HOR ZAUDETELAKO GAUDE GU HEMEN