Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

ZUEK HOR ZAUDETELAKO GAUDE GU HEMEN

Rikardo Arregi Komunikazio sariko finalistak

Lagunok, ez da dena txarra… Eta zuei esker da!

Ene Kantak Rikardo Arregi Kazetaritza sariko finalistetako bat izendatu dute! Guretzat izendapen hau izugarria da, kolosala, benetako sari bat!!! Sekulakoa da halako aitormena jasotzea, urte hain zailaren ondoren egindako lanak beste behin merezi izan duela ikustea.

Bi sari ematen dituzte: alde batetik, Kazetaritza arlokoa eta bestetik Komunikaziokoa. Bada, zehazki Komunikazio sarirako hautatu gaituzte.

Sari banaketa hilaren 26an izango da Andoainen, Bastero Kulturgunean. Gonbidatuta gaude eta joango gara, nola ez! Eta bertan Komunikazio sarirako beste hiru hautagai handiekin elkartuko gara! Egunean behin (Ene Kantakekoak biziatuta gaude); Arteman, “Lur eta Amets” filmaren komunikazio prozesuagatik (txalo bero bat!) eta Mendiak eta Herriak elkartea eta Et Incarnatus Orkestra, Urmuga proiektuaren spotagatik (irudi eta musika zoragarriak, ikusi, ikusi!).

Mila esker denei berriro ere!

facebookTwitterYoutubeSpotifyInstagram

BAT EGIN GUREKIN!
www.enekantak.org

Idatzi zure iruzkina

  • Arduraduna: Ene Kantak
  • Helburua: spama kontrolatu eta iruzkinak kudeatzea
  • Legitimazioa: zure onezpena
  • Datuen komunikazioa: legez derrigortuak ez bagara, ez diogu beste inorri bidaliko.
  • Eskubideak: sarrera, aldaketa, mugitzea, ahaztea.
  • Kontaktua: kaixo@enekantak.com.