Skip to main content Scroll Top
Donapea 4-6 31610 Atarrabia NAFARROA

AZPEITIA. Soreasu antzokia. Maiatzak 31. 17:00etan

Loading Ekitaldiak

« All Ekitaldiak

  • This ekitaldia has passed.

AZPEITIA. Soreasu antzokia. Maiatzak 31. 17:00etan

Maiatza-31 | 17:00
AZPEITIA - SOREASU

AZPEITIA. Soreasu antzokia. Maiatzak 31. 17:00etan

Sarrerak: https://sarrerak.kulturaz.eus/eu/events/ene-kantak-azpeitia

 

“BISONTE MASTODONTEAREN BILA”
Bisonte-mastodontearen bila
euskarazko haur antzezlan bat da, Nerea Urbizuk idatzi duen eta izen berbera duen liburuan oinarri duena. Bertan gure musikak eta folkloreak garrantzi handia dute. Ene Kantak musika eta antzerki taldeak obra honekin haurren eta eurekin doazenen gozamena lortuko dute.

Eszenografia ikusgarri batek eta ikus-entzunezko formatuak bat egingo dute, Aralar mendilerroan kokaturik dagoen Historiaurreko paisaia bat irudikatuz.
Kobazulo handi bat eta su eder bat agertokian, gehi ilustrazio animatuen hondoak erakutsiko dituen pantalla bat.

SINOPSIA
Suaren inguruan lo egin ondoren jaiki dira: taldea prest dago ehizera joateko. Oraingoan bai, oraingoan harrapatuko dute bisontea.
Isiltasuna nagusi, taldean doaz. Denak erne, bisonteari so. Prest daude, geziak bizkarretik hartu… o, ez, Axeri!!

Aire, Asto, Sator, Oki eta Axeri ez dakit gai izango ote diren bisontea harrapatzeko. Izan ere, Lehen Gizakien garaian arriskuak handiak ziren.

Harrapatuko ote dute Bisonte-mastodontea? Ala Bisonte-mastodonteak harrapatuko ditu bost lagunak?

 

Zehaztasunak

Tokia

  • Azpeitia. Soreasu Antzokia
  • Azpeitia, Gipuzkoa 20730 + Google Map