
- This ekitaldia has passed.
DONOSTIA. Ekainak 13, 18:00etan. ENE KANTAK DANTZAN. Herrerako jaiak

DONOSTIA. Ekainak 13, 18:00etan. ENE KANTAK DANTZAN. Herrerako jaiak
ENE KANTAK DANTZAN
Aire gu bisitatzera etorri da. Astok eta Satorrek lagunduko diote gure mundua ulertzen.
Dantzak eta abestiak izango dira emanaldiarenĀ ardatza.
Denboraldi berriko ENE KANTAK DANTZANetara Aire gerturatuko da, Astonautarekin eta Satorjatorrekin batera. Oholtzan egongo diren hiru lagunen artean, Ene Kantaken abesti arrakastatsu eta itsaskorrenak dantzatuko dituzte, ikusleengan dantza egiteko gogo hori itsasteko asmoz.
Haurrei zuzendutako, Aire gure garaiko hainbat asmakuntzekin harritu egingo da, eta Asto eta Sator, bere galderak erantzuteko prest egongo dira.
Ene Kantak 2010ean hasi zen haurrei zuzendutako euskarazko kantuak egiten, eta guraso eta seme-alaben arteko transmisioa errazteko asmoz.
Ene Kantak Dantzan-en, gure ingurua errespetatzearen eta ezagutzearen garrantzia azpimarratuko da, eskaintzen dizkigun baliabideak ere kontuan izanik: noski, naturaren zaintza ezinbestekoa izango da.
Txikienen ikaskuntza eta sormena esnatu nahi ditugu, taldelana sustatuz, gure inguruan ditugun baliabideak erabiliz aurrera egin dezakegula erakutsiz, eta genero berdinasunaren alde aurrerapausoak eman nahi ditugu. Besteak beste, tradizionalki gizonezkoei egotzitako funtzioak emakumezkoei emango zaizkie: gehiengoa emakumezko protagonistak izango dira.
Zehaztasunak
- Data: Ekaina-13
- Ordua: 18:00
- Ekitaldia Category: ENE KANTAK DANTZAN
Tokia
- DONOSTIA – Herrerako Jaiak
- Donostia, Gipuzkoa + Google Map

